abotsanitz logo
abotsanitz logo

Abotsanitz Udal Taldeak 2015. urte amaieran burutu zen 2016ko aurrekontuak eztabaidatzeko Udalbatzan herri mailako genero indarkeria ekiditeko protokolo bat garatzea proposatu zuen. Honetarako aurrekontu partida bat gorde zelarik.

2016. urtean proiektu honen garatzea proposatu zuen Herritarrak Batzordean behin baino gehiagotan, nahiz ez zen protokolorik egikaritzea lortu. Hala eta guztiz ere, Alkate jaunaren konpromezua iritxi zen urte bereko Abenduan, 2017 urterako partida mantenduko zela adieraziz eta urte honen lehen hilabetean lanketari ekingo zitzaiola bermatuz.

Bada 2017. urte honek 10 hilabete jan dituenean, ez da momentuz gaiaz jardun ere egin udal organuetan; ez dagokion batzordean, ez udal gobernu batzordean ezta Udalbatzan ere.

Ikusirik azken urteetan Hondarribiko Udalak burutzen duen “Puntu Lila” ekimenean urtero-urtero Hondarribian 10 eta 20 indarkeria kasu artean jasaten direla eta uda honetan gutxienez gai honekin harremandutako 3 kasu suertatu direla, ezinbestekotzat deritzogu indarkeria mota honi aurre egiteko Hondarribiko Udalak bitartekoak jartzea.

Abotsanitz Udal Taldeak, adierazpen anitzeko botere harremanek eragiten duten indarkeriaren larritasunaz sentsibilizatuta, lanketa abiatu zuen udaberrian “Genero Indarkeria eta Sexu Eraso Kasuetarako Udal Protokoloa” landuz. Ekimen hau udal mailako hainbat eragileri zabaldu zitzaion epe batez aportazioak egiteko asmoz.

Behin parte hartu nahi izan duen orok parte hartuta, bertatik jasotako dokumentu hau aurkezten da Hondarribiko Udalean, herri ekimen gisa, gaia jorratzeko hasierako ekimen gisa.

Helburua indarkeria jasaten duten pertsonek babes guneak topa ditzaten izateaz gain, egoera hauek salatzeko herri ekimenak finkatzea eta erakundeen arteko koordinazioa lantzea da.

http://bidasoa.hitza.eus/2017/10/18/abotsanitzek-indarkeria-sexistarako-protokoloa-eramango-du-plenora/

 

GENERO INDARKERIA ETA SEXU ERASOAK EKIDITEKO UDAL PROTOKOLOA
GENERO INDARKERIA ETA SEXU ERASOAK EKIDI[...]
Documento Adobe Acrobat [1.9 MB]

HONDARRIBIKO ALARDEA -AURRERA BEGIRA


Abotsanitzek hasieratik esan du, emakumeak gizonezkoek bezala herriko jaietan parte hartzeko eskubidea duela, eta norbanakoak askatasun osoz, erabaki beharko lukeela zer egin  irailaren  8an. Bide horretan, herriko jaien izaera publikoa aldarrikatzen dugu ezinbestekotzat jotzen bait dugu herriko ondarea, herritarren eskuetara itzultzea.  
Eragile politiko bezala, ez dugu gatazkaren beste hanka bat izan nahi. Gure helburua, herria 20 urte baino gehiagoz zigortu duen gatazkari soluzioa eman diezaiokeen bideari bultzada ematea da.Horregatik, batzar bidez eta  aho batez erabaki genuen, gatazka dagoela onartzea eta bi aldeak errekonozitzea, haiek guztiak bait dira Hondarribiko seme-alabak.
Lehenengo pausu hau emanda, eta bi urteren ondoren hausnarketa hau plazaratu nahi dugu .
Gogoeta hau egiteko hainbat bilera eta elkarrizketa izan ditugu herriko eragile ezberdinekin, danak oso positibo bezala baloratzen ditugu, denetatik ikasi bait dugu. Pertsona ezberdinekin ere elkartu gara, saiatu gara ahalik eta sentsibilitate gehien jasotzen eta ahalik eta eritzi gehien entzuten.
Askotan errepikatu dugun bezala, gatazka honek 20 urte baino gehiago iraun ditu, eta ez dirudi epe motzean konponduko denik. Esan behar da oso modu mugatuan tratatua izan dela eragile eta instituzio askoren aldetik. 20 urtez ibili gara emakumeen eskubide eta tradizio dikotomia horretatik atera gabe. Baina gatazka honetan, beste aldagai batzuek ere sartzen dira  jokoan,  hala nola, ERLIJIOA, JAIA, POLITIKA, PUBLIKO/PRIBATUTASUNA. Beraz dimentsio guzti hauek gurutzatzen baditugu, errealitateak biderkatu egiten dira eta jende asko diskurtso hegemonikoetatik kanpo gelditzen da, ez da errepresentatua sentitzen. Honek prozesua zailtzen du.
Argi ikusi daiteke oraindik ere bi aldeetan inplikatu direnen artean mina, haserrea eta nahiko genukeen baina kasu gehiagotan, gorrotoa. Gatazkarako soluzio bidean, hauek ezin dira izan jokoan sartu daitezkeen sentimenduak, ez bait dute negoziaziorako atea irekitzen, eta negoziazioak berarekin dakarren hartu-emanerako.  Alde biak defendatzen dute beraien ilaratan desfilatzen duen jendea koherentea dela, eta diskurtso hegemonikoarekin ados dagoela bere osotasunean. Hala ere,. entzun eta ikusi ditugu alardean desfilatzen duten baina emakumeak ateratzearen alde dauden pertsonen testigantzak, eta ez dira gutxi. Entzun ditugu Jaizkibelen desfilatzen duten baina egoera hobetzera aldaketak egiteko prest dagoen jendearen testigantzak. Zoritxarrez bai alde  batean eta bai bestean parte hartzeari utzi dion jendearen testigantzak ere entzun ditugu. Herritik kanpora alde egiten duen jendea ezagutu dugu. 
Berriro ere errealitate anitz batekin egiten dugu topo. Denak dira hondarribitarrak, denek dute jaiaz gozatzeko eskubidea.
Konplexutasun guzti honen artean, badago geroz eta nabariagoa den sentimendu bat, geroz eta zabalagoa den "multzo ahalbideratzailea"   lehen aipatu dugun bezala diskurtso normatiboekin identifikatzen ez dena, jaiaz gozatu nahi duena eta gatazkarekin bukatzeko irrikitan dagoena. Abotsanitzek uste du talde honi tresnak erraztu behar zaizkiola, esparruak ireki behar zaizkiola, ahotsa eman behar zaiola...nolabait orain den subjektu pasibo izatetik, bihurtu daitezela herriaren aktibo positiboak. Anitza izango delako, pentsamendu ezberdin asko egongo delako, eta beraz, alternatiba eta proposamenak aberatsagoak izango direlako.  Honetan jarraituko du Abotsanitzek lanean, jendearekin elkartzen jarraituko da, jendea  entzuten jarraituko du. Herritarrok gai honi buruz hitz egitea ezinbestekoa dela ikasi dugu prozesu honetan, sendagaia da hitza, beti ere errespetuz eta soseguz. 
Gogoeta amaitzeko uste dugu garrantzitsua dela gazteen papera aipatzea. Konponbidearen bidean beste giltza dira. Gazteek bide berriak irekitzeko gaitasun naturala dute eta ez daramate heldu edo zaharragoek daramaten zama bizkarrean. Neska eta mutilez osatutako kuadrilak, lagunez osatutako kuadrilak dira, eta jaiak lagun artean ospatzea bezain ohitura hobeagorik ez dagoela sinisten dugu.
Lanketa honetan falta bat somatu dugu, eta esan behar dugu ,elkarrizketa eta harremana izan dugun  eragile gehienak komentatu digutela gauza bera, ausentzia nabarmen bat dagoela: Udalarena hain zuzen ere. Abotsanitzek testu honen bitartez, Udalari eskatzen dio, ausarta izan dadila, bere herria 21 urtez kolpatu duen gaia adarretatik hartu dezala, eta soluziorako bidean behar diren baliabideak erreztu ditzala.

 

Hondarribia, 2017ko irailak 6.

MOZIOAK

UDAL LIBURUTEGIA ETA MUGIKORTASUN MAHAIA

 

"Ekainak 28ko osoko bilkuran Abotsanitzek egindako mozioen inguruko elkarrizketa Antxeta irratiaren eskutik."

UDAL LIBURUTEGIA ETA MUGIKORTASUN MAHAIA
Liburutegia eta Mugikortasun mahaia hizp[...]
Archivo de Audio MP3 [31.4 MB]

LEGEALDIAREN ERDIA - BALORAZIOA

Bi urte bete ditu legealdiak. Ibilbidearen erdia eginik, Abotsanitz udal taldeak honako hausnarketa egiten du.
Abotsanitzek, udal ibilbideari ekin zionetik gaurdaino, guztiz positibotzat dauka herritarrengandik jasotako konfiantza. Eguneroko arazo, ideia eta irtenbide desberdinen aurrean, hainbat dira herritar eta herri eragileekin ditugun hartu emanak. Gure helburua aurrera eramateko lanean jarraitzen dugu: Hondarribiarren bizi kalitatea lehenetsi, eta behetik gorako herri politikagintza bat eragin.
Txomin Sagarzazu Ancisar alkate jaunaren eta udal gobernu taldearen jarduna, kezkaz dakusagu; abiapuntu gisa hartutako hitza nekez betetzen ari delako. Parte-hartze eza eta gardentasun eskasa, horra gure kezka iturria. Ez dugu politikagintza dinamikorik ikusten udal gobernuaren partetik. Udal aurrekontuak aurrera ateratzeko zailtasun nabarmenak, aldebakartasunaren bidea hartuz, elkarlanerako aukerarik ez dago eta boterearen kontrola eta denboren arteko kalkulua egina du jada. Honekin batera Hondarribiko Udalaren egoera kezkatzen gaitu, nahiz eta altxortegiaren egoera oso ona izan, gehiegitxo gure iritziz, Udal langileria eguneratu beharra dago,  horrela jarraituz gero, etorkizun motzean, blokeo egoera batean sar gintezkeelakoan gaude. Hamarkada luzez Hondarribiko EAJ-k egindako lanaren ordaina litzateke.
Onartu berri den H.A.P.O.aren (Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorraaren) aurrean zer esan? Hondarribiaren etorkizuneko garapena jorratzeko lantresna kapitala dela deritzogu, etxebizitza politika, mugikortasuna, ingurumena, etab. jorratzen direlako bertan. Hau da, herritarren egunerokoari ezinbestean lotuta dauden udal zereginak.
Lantresna hau, aldiz, ez da herritarrekin behar adina partekatu. Prozedurak denboran gehiegi luzatzeaz gain (10 urtetik gorako prozedura) aurreikusitako kostuan ere igoera handia izan du. Azkenean, onartu den dokumentuak duela 10 urteko ikuspuntua du oinarri zenbait arlotan; hala nola, mugikortasunari dagokionean. Baina gehien kezkatzen gaituena hirigintza planean aurreikusi genuen irregulartasun juridiko nabarmen bat da. Nahiz eta behin eta berriz aditzera eman, batzorde bileretan, zein publikoki, Udal Gobernu taldeak aurrera jarraitu nahi izan du Zaldunborda eremuaren birklasifikatzea lege urraketa bat dela jakinda ere. 
Hau izan da, beraz, legealdiaren erdi honetan alkateak nabarmen adierazi duen herri ereduarekiko jarrera.

Abenduan Abotsanitzek eskainitako prentsaurrekoan, besteak beste Hondarribiko Zaldunborda Gaina eremuaz aritu ginen.
Gai honen inguruko jarraipena egin dugu eta eta Udalean idatzia sartu dugu, zenbait irregulartasun ikusi baititugu. Idatzi honetan, Txomin Sagarzazu Alkateari eta Idazkariari proiektu hau ez garatzeko eskatzen diogu, sor daitezkeen ondorioak oso larriak izan daitezkelako bai udal ordezkarientzat baita herriarentzat ere.
EROSTE PROZESUA
Aipatu genuen ez genuela ulertzen landa eremu bezela izendatutako lur eremu bat Hondarribiko Udalaren bultzadaz, Txingudiko Zerbitzuak SAri aktibitate komertzialetarako erosi izana. Honek lur eremuak berezkoa duen balioa baino 6 aldiz gehiagoan baloratu izana suposatu du.
BEREZKO BALIOA: 800.000 €
UDALA – TXINZERREK ADOSTUTAKO BALIOA: 4.800.000 € (1.300.000 € + 3.500.000 € deskontaminazioa)
 
Ondoren jakin genuen lur eremu honen inguruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, Hondarribiako HAPOari dagokion 3HI-020/15-P03 espedientean, “kontrako irizpena ematen zaio Zaldunborda Gaina Eremua kalifikatzeko egindako proposamenari…”
 
Lotezlea den txosten hau ez da azaldua izan Hondarribiko Udal ordezkarien aurrean  
 
Udal ordezkariek jasotako txosten juridiko guztiek aipatzen zuten etorkizunean Gipuzkoako Lurralde Plan Partzialak eta Lurraldearen Arloko Planak jasoko luketen aldaketetan oinarri hartuta ahalbidetuko zutela lurzoru honen kalifikazioa.
 
Bada, gaur egun, ia urtebete pasa denean, ez da eman lurzoru honen kalifikazioa aldatzeko ahalbidetuko duen aldaketarik; ez LPL ezta LAPan ere.
 
SALMENTA PROZESUA
 
Behin lurzorua erosi ondoren, lurzoru honen salmenta prozesua jarri zen martxan.  
 
Lizitazio prozedurara enpresa bakarra aurkeztu da eta bere proposamena hiri hantzeko batean Outlet moduko 100 denda egiteko proposamena jarri dute mahai gainean.
 
Proiektu hau baloratzeko unean, ekologistez gain komertzianteekin elkartzea pentsatu genuen eta gaur egin dugun prentsaurreko honetan beraien iritzia zabaltzea interesgarria deritzogu.
 
 
Guzti honen ondorioz, Abotsanitzek naturan, komertzianteengan eta juridikoki sor daitezkeen arazoak ekiditeko asmoz, orain arte egindako prozeduran atzera egitea proposatu dio Hondarribiko Udalari. Hau ahalbidetzeko, Txingudiko Zerbitzuakekin sinatutako erosketa kontratuan adierazten den atzera buelta egiteko klausulari heldu eta lurzorua berriro hasierako jabetzara itzultzea proposatzen du.
 
 

MOZIOAK

Apirilak 27ko udalbatzan jorratu ziren gaien artean, besteak beste, aurrekontuei gehitzeko kreditu aldaketaz aritu ginen. Honen inguruan 2 proposamen egin genituen; Hondarribiko eremu konkretu batzuetarako komun publikoak ezartzeko proposamena eta Zezen Plazan aparkalekua egiteko propopsamena. Ezezko bozka eman zuen gehiengoa duen EAJk eta gainerako alderdi guztien aldeko bozka jaso genuelarik.
Abotsanitz Udal Taldeak 2 mozio ere aurkeztu zituen. Bata soinu panelen ingurukoa eta bestea Lan Segurtasun eta Osasun Batzordea osatzekoa. Bi mozioak aho batez onartuak izan ziren.
 

AMUTE-MENDELU SOINU PANELAK


2016ko Martxoaren 15ean Abotsanitzek Amute eta Mendeluko aurkeztu zuen Hondarribiko Udalean mozio gisa.


Urte bereko Martxoaren 17an Udalbatzan jorratu ziren gai honen inguruko bi mozioak, aho batez onartuak izan zirelarik.


Hondarribiko Udaletik Foru Aldundiari egindako eskaria erantzunez, hauek onartu egiten dute auzo hauek jasaten duten soinuak legez onartutako baremoak gainditzen dituztela eta hori ekiditeko neurriak jarri beharrezkoak liratekeela. Halere, aurrekontuetan ez zegoela horri bideratzeko ekarpenik aipatzen zuten.


Bada, urtebete igaro den honetan, eta aurrera pausorik eman ez den denbora honetan, ABOTSANITZ Udal Taldeak gai honi berriro heldu behar zaiola iritzi dio. Horregatik, egoera honi konponbidea ematen saiatzeko Udalbatzari aurreko urteko bi mozioak berak aurkezten dizkio eta onartuko balira, erabakiaren berri dagokien erakundeei jakinaraziko zaielarik.  

 
1.    MOZIOA (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIARI HELARAZTEKO)

ERREPIDEAK SORTZEN DITUEN ZARATAK EKIDITEKO ESKAERA

Herriko hainbat auzo guneetatik igarotzen diren eta Aldundiaren eskumenekoak diren errepide batzuk soinu eragozpenak sortzen dizkie bizilagun askori. Egoera hau urteko egun guztietan izaten da eta eguneko 24 orduetan. Arazo hau jasaten dutenen bizi-baldintzak hobetze aldera neurriak hartzeko eskatzen dugu.

Hondarribiko Udalak honako eskaera luzatzen dio Gipuzkoako Aldundiari:
Mendelu auzotik igarotzen den saihesbide errepidean, soinua gutxituko duten panelak ipintzea. Kontuan izan behar da errepide honetan bertan, Irungo zatian, panelak jarri zirela duela urte gutxi.
Amute auzoan, bertako Auzo Elkartearekin bildu eta hemen ere beharrezko neurriak hartzea errepideak eragiten dituen eragozpenak ahal diren neurrian gutxitzeko.

Aurrez adierazitako bi auzo hauetako bizilagunen atseden eta osasuna hobetze aldera, eskaera hau kontuan hartuko duzuelakoan. 


2.    MOZIOA (AENAk HONDARRIBIKO AIREPORTUAN DUEN ORDEZKARIAri)

HONDARRIBIKO AIREPORTUAK ERAGITEN DITUEN ZARATAK EKIDITEKO ESKAERA


Hondarribiko Aireportuaren ondoan dauden Puntal eta Amute auzoko bizilagunen kexak kontuan izanik eta hauek guztiz arrazoiturik daudela ikusirik, Hondarribiko Udalak honako eskaera luzatu nahi dio AENAri:

Har ditzala neurriak egazkinen joan etorriak eragiten dituzten zaratak ahal diren neurrian gutxitzeko. Horretarako beste aireportuetan erabili izan diren gailuez baliatuz. Guztiok jabetzen gara ezinezkoa dela eguneroko jarduerak eragiten dituen zarata guztiak ekiditea, baina auzokoen osasun eta atsedenean duen eragin kaltegarria ahalik eta txikiena izaten lagunduko luke.

Eskaera kontutan izango duzuelakoan.


Hondarribia, 2017ko Apirilak 11.

MOZIOA

SEGURTASUN ETA OSASUN BATZORDEA

2017ko Otsailaren 23an Hondarribiko Udalean izandako Udalbatzan Abotsanitz Udal Taldeak lan esparruan Segurtasun eta Osasun Batzordearen inguruko galdera luzatu zuen erregu eta galdera atalean. 
 Alkate jauna eta Udal Idazkariaren aldetik erantzun zehatzik jaso ez eta Abotsanitzeko zinegotzi Juan Ortizek adierazi zuen legez nahitaezkoa den Segurtasun eta Osasun Batzorderik ez dagoela osatua Hondarribiko Udalean.
 
Lan-Arriskuen Prebentziari Buruzko 31/1995 Legeak, V. kapituluan, Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetzari buruz jarduten da.

Lan eremuan arriskuen prebentzioak langileen osasuna babestea, mantentzea eta sustatzea helburu izan behar du. Horretarako, istripuak jasateko eta epe labur, ertain eta luzean gaixotasunak agertzeko arrisku guztiak saihestu behar dira, ahal den neurrian. Osasun-desbideratzeak zorrotz zaintzea eta laneko arriskuen prebentzioaren kultura sustatzea ere lanketa honen ardatz gisa jasotzen ditugu.
Guzti hau kontutan izanik, legedia betetzea ezinbesteko deritzogun bezela, lanean segurtasun eta osasunaren zaintzaren prebentzioaren kultura sustatzeak duen garrantziaz ohartuta, Administrazio Publikoak, eta kasu honetan Hondarribiko Udalak, eredugarri izan behar duela iritzi diogu.
Honegatik Abotsanitz Udal Taldeak Hondarribiko Udalean lehen bait lehen Segurtasun eta Osasun Batzordea osa dadila eskatzen du. 
Honez gain, aditzera eman nahi du, prest legokela Abotsanitzeko zinegotziren bat Batzorde honetako buru jarduteko, betiere Udalaren jardunean laguntzea ekarriko badu.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak honela dio Osasun eta Segurtasun Batzordeari dagozkien artikuluetan:
38. artikulua. Segurtasun eta osasuneko batzordea. 
1. Segurtasun eta osasuneko batzordea parte hartzeko erakunde parekidea eta kide anitzekoa da, lan-arriskuak prebenitzeko arloan enpresaren jardunak erregulartasunez eta aldizkakotasunez kontsultatzeko 
2. Segurtasun eta osasuneko batzordea eratuko da 50 langile edo gehiago dituzten enpresa edo lantoki guztietan. Batzordea osatuko dute, batetik, prebentziorako eskuordeek eta, bestetik, enpresaburuak edota beraren ordezkariek, prebentziorako eskuordeen kopuru berean. Segurtasun eta osasuneko batzordearen batzarretan parte hartuko dute, hitz egiteko aukerarekin baina botorik gabe, sindikatu-eskuordeek eta aurreko lerrokadak aipatu osaketara biltzen ez diren enpresako prebentzioaren arduradun teknikoek. Baldintza berdinetan parte har dezakete organo horretan eztabaidatzeko arazoen gainean kualiikazio edo informazio berezia duten enpresako langileek eta enpresatik kanpoko prebentzio- teknikariek, betiere, ordezkaritzetako batek batzordean hala eskatuta. 
3. Segurtasun eta osasuneko batzordea batzartuko da hiru hilabetero eta batzorde horren ordezkaritzetako batek eskatzen duenean beti. Batzordeak onetsiko ditu bere jardunbiderako arauak. Segurtasun eta osasuneko batzordea duten lantoki batzuez osatutako enpresek euren langileekin batera akorda dezakete lantokien arteko batzordea eratzea, akordio horrek eratxikitako eginkizunak izango dituena.
39. artikulua. Segurtasun eta osasuneko batzordearen eskumenak eta ahalmenak 
1. Segurtasun eta osasuneko batzordeak hurrengo eskumenak izango ditu: 
a) Enpresan dauden arriskuak prebenitzeko planak eta programak egin, abian jarri eta ebaluatzean parte hartzea. Horretarako, batzordean eztabaidatuko dira, abian jarri aurretik eta arriskuak prebenitzeko duten eraginari dagokionez, enpresaren antolatzeko modua hautatzea, eta hala badagokio, baita enpresak prebentzio-jardueretarako itunak egin dituen erakunde espezializatuekin egindako kudeaketa ere; plangintzari, lanaren antolaketa eta teknologia berriak sartzeari, lege honen 16. artikuluak aipatzen dituen babeseta prebentzio-jardueren antolaketa eta garapenari, eta prebentzio-arloko prestakuntzaren egitasmo eta antolaketari buruzko proiektuak. 
b) Arriskuak benetan prebenitzeko metodo eta prozedurei buruzko ekimenak sustatzea, enpresari baldintzak hobetzea edo dauden akatsak zuzentzea proposatuz. 
2. Segurtasun eta osasuneko batzordeak ondoko ahalmenak izango ditu, bere eskumenak egikaritzean:
a) Lantokian arriskuen prebentzioak duen egoeraren berri zuzenean izatea, horretarako egokitzat jotzen dituen bisitak eginez. 
b) Bere eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren lan-baldintzen inguruko agiri eta txostenen berri izatea, bai eta, hala denean, prebentzio-zerbitzuaren jardueraren ondoriozko agiri eta txostenen berri izatea ere. 
c) Langileen osasunean edo osotasun isikoan eragindako kalteen berri izatea eta kalteok aztertzea, kalte horien arrazoiak balioetsi eta kasuan kasuko prebentzio-neurriak hartzeko. 
d) Prebentzio-zerbitzuen urteroko oroitidazkiaren eta programazioaren berri izatea, eta horiek informatzea. 
3. Lantoki batean jarduerak aldi berean gauzatzen direnean, enpresek izan behar duten elkarlanari dagokionez lege honek xedatutakoa betetzeko, segurtasun eta osasuneko batzordeen baterako batzarrak egitea erabaki daiteke edo, horrelakorik izan ezean, mota horretako batzordeak ez dituzten enpresetako prebentziorako eskuordeen eta enpresaburuen baterako batzarrak. Halaber, koordinatuta jarduteko beste neurri batzuk hartzea erabaki daiteke.

 

Hondarribia, 2017ko Apirilak 11.

    "Hipotekak gehiegizko klausulak" hitzaldiaren bideoa:

BIGARREN ESKUKO ETXEBIZITZA PUBLIKOEN ZERRENDA ZOZKETA

 

            Abotsanitz osatzen dugun kideok Hondarribiko Udalak etxebizitza politika sendo eta serio bat abordatu behar duela iritzi dugu; etxe hutsak, alokairu soziala, babes ofizialezko promozioak eta kooperatibak ahalbidetuz. Egungo eta etorkizuneko hondarribiarrak, herrian, duintasunez bizitzeko aukerarik izan ezean  jai dugu, edo zein preziotan bestela? 

 

            Hondarribiko Udalak, bigarren eskuko etxebizitza publikoen eskatzaileen zerrenden zozketa egin berri duen honetan, beronen kudeaketa desegokia  izan dela ohartarazi behar dugu. Hondarribiko herritarrak udalera bere etxebizitza publikoa eskeintzera joan izan direnean, erreztasunak baino, zailtasunak izan dituzte, etxebizitza publikoa udalaren esku uzteko. Zuzenbide administratiboak ezarritako epe guztiak gaindituta, azkenean pribatuen arteko sal-erosketa eman da behin baina gehiagotan, zerrenda publikoaren aukerak murriztuz.

 

            Zerrenda eguneratzeko zozketa eman bada ere, udalak etxebizitza publikoak izan ditzan, behar bezalako  kudeaketa egokia eta eraginkorra egin behar du, honetarako baliabide guztiak jarriz; bai politikoak, zein teknikoak. Herritarrei behar bezalako zerbitzuak eskeiniz eta arduraz jokatuz. Gaur egungo  etxebizitza publikoaren erabilera zuzena den jakiteko ematen den jarraipena eta dauden baliabideak ez dira nahikoak,  bai eusko jaurlaritzatik, zein udaletik. Beraz, arlo honetan zer egitekoa ere bada.

 

            Hondarribiko Udalak alokairu sozialerako diru partida baldin badauka ere, eskeintza honen emaitza eskasak direla ikusirik, udalak lanketa hau birplanteatu  beharko luke. Gaur egun, Hondarribian 1.500 etxebizitza huts inguru daude. Zerbitzuzko herria izanik, turistikoa eta errezidentziala, hondarribitarrok dugun herrian  bitzitzeko aukera eta eskubidea bermatu behar da. Herritik at joan gabe edo eta gehiegizko zorpenik izan gabe.

 

            Datorren etxebizitza publikoaren promozioa, jada martxan dagoena, Muliate II da. Bertan 32 etxebitza jabetzan  eta 33 alokairuzkoak izango dira. Alokairuzkoari dagokionez, etxebizitza hauen kudeaketa Hondarribiko Udalak egin dezan eskatzen dugu.Babes ofizialeko promozioak Hondarribian, bataz beste, 10 urtekoa izanik, denbora muga hau laburragoa izan behar da.

 

 

Hondarribia, 2107ko otsailak 28.

2017 AURREKONTUAK

 

     2017ko udal aurrekontuei aurkako botoa eman dio Abotsanitzek, aurrekontu proiektu honek eta udal gobernuaren asmoek ez dutelako balio hondarribiarrek dituzten benetako beharrak asetzeko. Udal gobernu honen kudeaketa aldebakarrekoa da, eta ez du bermatzen esaten dutena beteko denik. Horren adibide, 2016an aurrekontuetan onartutako proiektuetako batzuk ez direla bete, ezta Abotsanitzi onartutako emendakinetatik bakar bat ere. Horrez gain, herritarrek ez dute erabakitzeko ahalmenik. Hondarribian egin behar diren inbertsioetan herritarrek zer esana eta zer erabakia eduki beharko lukete, baina gaur egun horrelakorik egitea ez da posible.

     Udalak duen egoera ekonomiko onak, bestalde, aukera paregabea ematen du hondarribiarrei zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzeko. Baina horretan ere ez du behar adinako ahaleginik egin udal gobernuak, eta gabezia sakonak daude. Horregatik guztiagatik eman du kontrako botoa 2017ko aurrekontuetan.

Nolanahi ere, onartutako aurrekontuak betetzen direla ikusten badugu, adostutakoa betetzen dela eta udal gobernuak elkarlanerako borondatea azaltzen badu, Abotsanitzek beste jarrera bat eduki dezake  etorkizunean. Baina udal gobernuari babesa emateko aipatutako baldintzak bete beharko dira.    

 

ABOTSANITZEN EMENDAKINAK

     2017ko udal aurrekontuei 21 emendakin aurkeztu ditu Abotsanitzek, 3.220.500 €-ko balioa zutenak. Emendakin horietako batzuk Udalerrian egin beharrekoei zegozkien, udalean egin beharrekoak ziren beste batzuk eta herritar batzordeetarako eskatutakoak ere bazeuden.

     Aurkeztu ditugun 21 emendakinetatik, udal gobernua  gidatzen duen Hondarribiko EAJk 4 onartu ditu eta "katsikas boluntario taldea"ri diru laguntza adostu da.

  • Autobusentzako aparkalekua egiteko proiektua.
  • Baratzetako ur irteerak garbitzeko lanak.
  • Mendelu auzoan auzolanean egiteko mural baten proiektua.
  • Berdintasun Plana.

     Ondorengoak dira Abotsanitzek aurkeztutako 21 emendakinak:

1-Autobusentzako aparkalekua egiteko proiektua 10.000€

2-Hondartzak: Kai zaharrean eta Puntalean dutxa zerbitzua 15.000€

3-Hondartzako horman, neguko erabiltzaileentzat aterpea 10.000€

4-Komun publikoak Amuten, San Kristobalen eta Portuan 180.000€

5- Haur parkeentzako estalpea 50.000€

6- Berziklatzeko zaborrontzi sailkagarriak 30.000€

7-Aparkalekua: Zezen plazan 2.500.000€

8-Baratzetako ur irteerak garbitzeko lanak 25.000€

9-Txiplau, oinezko eta bizikletentzako eremuaren proiektua 15.000€

10- Guadalupeko iturria potabilizatzea 5.000€

11-Alde zaharreko eremu publikoak herritarrei zabaltzea 10.000€

12-Santiagotxon argiztatze lanak  15.000€

13-Panel informatiboak herrian 10.000€

14-Kaleen birgaitze proiektuak 30.000€

15-Merkatari txikientzako diru laguntzak 15.000€

16-Ibilgailuen gaineko zergan, famili ugari eta mugikortasun urriko ibilgailuentzat diru laguntza 15.000€

17-Mendelu auzoan auzolanean egiteko mural baten proiektua. 3.500€

18-Mugikortasun mahaia eratzea 10.000€

19-Amute-Mendelu bidegorri proiektua 20.000€

20-Berdintasun plana 6.000€

21-Hondarribia-Katsikas boluntario taldea 6.000€

     Aurreko ostiralean Txingudiko Zerbitzuak mankomunitatearen batzarraren ondorioz, Abotsanitzetik eskaera hauek egin genituen eta gai batzuk azpimarratu nahi ditugu:

ESTATUTUEN ALDAKETA

     Estatutuen aldaketa begi onez ikusten badugu ere, ez zaigu nahikoa iruditzen eta gainontzeko alderdi politikoei Administrazio Kontseiluaren ateak irekitzea berresten dugu. Batzarren deialdi kopurua gehitu beharko litzateke,dinamika, partehartzea eta kontrola sustatzeko.

     Hamar urterako inbertsio planak, 46 milioitik gorako aurrekontua izanik eta IrunHondarribiko biztanleen artean ordaindu beharrekoa. Ez dadila Administrazio Kontseilua exklusiban izan lanen lehentasunak eta esleipenak emango dituena.

 

HAMAR URTERAKO INBERTSIO PLANA

     Nahiz eta orokorrean egiten diren proposamenekin bat gatozen, lehentasunezko aldaketa batzuk eskatzen ditugu:

Saneamenturako proiektuei dagokionez, Mendeluko saneamenduari goi mailako lehentasuna eman behar zaio eta ez behe mailakoa. Deposituetako energiaren berreskuratzeari behe mailatik, erdira pasa. Baita Endara-San Anton urtegia Domiko ubidearekin lotzearena,Domiko Ubidearen estaltzea eta Errandoneako deposituaren birgaitzea ere.

 

-Goikoerrotako deposituan hobekuntza lanak egin daitezela.

-3 eta 4 fitxetako planoak errebisatu eta aldatu daitezela. Domiko ubidean egin beharreko impermeabilizazio lanak, fitxan azaltzen direnak baino handiagoak baitira. Ubidea estaltzeko dagoen zatian ere berdina gertatzen da 4. fitxa. Fitxan azaltzen dena baino kilometro bat luzeagoa da.

 

URAREN ZIKLO INTEGRALA

-Uraren tasen igoeraren aurka gaude. Igoera hau gainera hamar urtetako inbertsio planari lotuta egonik, berau, eskualdeko biztanleen informazio eta partehartzepean egin beharko litzateke.

-App Erlearen kalibrazioa errebisatu dadila, Domiko urtegiari dagokionez.Gaur egun ematen ari den datuak okerrak baitira.

-Domiko ubideari dagokion ustiapen araua bete dadila. Konfederazioaren araua, non San Anton urtegiaren maila %90tik %85ra jeitsi zuten STTZ S.A.ren eskariz. Arau hau ez betetzeak zigor txosten batean bukatu daiteke eta Jaizkibelgo urak zuzenean baldintzatzen ditu.

-Udako hilabeteetan eta bereziki uztaila erdialdetik aurrera, Domiko ubidetik ura desbideratzeari utzi dadila.

-Domiko urtegia, Irun eta Hondarribiarentzat benetako hornidurarako erreserba izan dadin.Domiko zentrala ekoizteari utz diezaiola, urtegiko maila benetan %70ra iristen denean.

-Aialdeko kurban, NA-4000ko 18. km-an, kaudalimetroa dagoen lekuan telekomunikazio sistema ezarri dadila, non unean uneko jakin dezagun Domiko ubidetik Irugurutzetako zentralera desbideratzen den ura.

 

HIRI HONDAKIN SOLIDOAK

-Zaborren tasen igoeraren aurka azaldu gara. Eskualdeko zaborraren egoera eta kudeaketa hobetu daitekelakoan gaude. Eskualdeko bizilagunek, modu osoan berziklatzen duten bitartean, hobari gabezia kritikatzen dugu. Emango diren hobariak edukiontzi marroiaren emaitzak hobetzea soilik bilatzen dutelarik.

-Egungo egoera hobetu asmoz, eskualdeko bizilagunen arteko mahai inguruak antolatzea eskatzen dugu.Zaborrak eta berziklatzeak sor ditzazken kezka eta beharrak jorratuz.

-Kaleko zaborrontziak modu mailakatuan aldatzen joan daitezela, atalkako zaborrontziengatik ordezkatuz, haur parkeetatik hasiaz adibidez. Gaur egun kaleko zaborrontzien erabilera guztiz ezeraginkorra eta onatezina da.

 

Hondarribia, 2016ko azaroak 2.

MOZIOA: AUTOKARABANen ERABILERA ERREGULATZEKO PROPOSAMENA
 
- AURREKARIAK
Hondarribia azken urteetan hazkundean dagoen 17.000 biztanleko herria da. Herria, azken hamarkadetan, arrantza eta nekazal sektoreetatik zerbitzuetara bideratzen ari da. Honela, beste herri eta herrialdeetatik gero eta gehiago bisitatzen gaituzte, etorrera hau modu ezberdinetan ematen delarik; egazkinez, autoz, autobuses, autokarabanaz  
Kostaldeko herri honetan, beste kostaldeko herri askotan bezela, urte osoan zehar bizi den jende kopurua bikoiztu egiten da uda garaian. Honek herriaren azpiegiturak bisitatzen gaituzten jende honetara egokitzea eskatzen du, beti ere herriaren idiosinkrasia mantenduz. 
Azken urteotan, jasotzen ditugun bisitarien artean autokarabanaz etortzen direnak modu esponentzialean hazi dira. Europear herrialdeetatik, zein inguruko herrietatik ibilgailu mota honekin etortzen diren bisitariak izan ohi dira nagusiki.
Hondarribiak, uda garaian urte batzuetan zehar, autokarabanak jasotzeko gune bat izan zuen, udalaz kanpoko enpresa batek kudeatuta. Ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik, zerbitzu hau galdu egin zen eta gaur egun urte osoan zehar jasotzen ditugun ehundaka autokarabanek ez dute udal mailako araudirik ezta eskeintzeko zerbitzurik ere.
Aurrez aipaturiko guzti hau kontutan izanik, beharrezkoa deritzogu udal mailako araudi bat jorratzea, hala nola, ibilgailu hauei eskeiniko zaien zerbitzuak ere.
- LEGEDIA
o Zirkulazio Legea
-> Real Decreto Legislativo 6/2015, de 30 de octubre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley sobre Tráfico, Circulación de Vehículos a Motor y Seguridad Vial
o Turismo Legea
-> 13/2016 Turismo Legea, Uztailaren 28koa
-> 396/2013 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan kanpinak eta beste kanpaketa-turismoko modalitate batzuk arautzeari buruzkoa
 
Hauen arabera, aparkatzea eta akanpatzearen arteko ezberdinketa zehazten da. Honela, argi aipatzen da pernoktaziorako aukera badagoela, autokarabana ibilgailua den heinean. 
 
Acampar o estacionar
Aprender esta diferencia es lo más importante. Si estás estacionado, se te aplicarán las normativas nacionales sobre tráfico. Así que, mientras estés correctamente estacionado, no te pueden multar por dormir o cocinar dentro de tu autocaravana. En cambio, si estás acampado, se te aplicarán las normativas de cada comunidad autónoma, lo que generalmente implica que se te puede multar si no estás en una zona habilitada para ello (zonas de acampada o campings). ¿Cómo se decide si estás acampado o estacionado? A eso vamos:
 
Estacionar
Puedes:
 Comer o dormir dentro de tu vehículo, ya que es un espacio privado.
 Poner calzos* para apuntalar el vehículo si el terreno está inclinado (ya que es un elemento de seguridad recomendado). Se puede, alternativamente, apoyar una rueda directriz en el bordillo. En vehículos de más de 3.500 kg de m.m.a. si la inclinación es sensible, el calzado es obligatorio. No se pueden utilizar piedras u otros elementos.
 Elevar el techo o abrir claraboyas, siempre que no excedan el perímetro de tu vehículo.
 
No puedes:
 Sacar sillas o mesas fuera del vehículo.
 Extender toldos, avances, ventanas batientes o elementos que sobresalgan del perímetro de tu vehículo.
 Poner patas estabilizadoras*.
 Realizar vertidos de fluidos (aguas limpias, grises o negras) salvo los del motor por el tubo de escape.
 Emitir ruidos molestos, como la puesta en marcha de un generador de electricidad durante horas de descanso o durante el día durante períodos excesivamente largos.
 
Acampar
Si haces una o varias de estas cosas prohibidas para el estacionamiento, el vehículo pasará a estar acampado, por lo tanto se aplicará la normativa autonómica sobre acampada.
En cambio, si estás correctamente estacionado, nadie te puede decir que te vayas a un camping, que allí no puedes pasar la noche, que la acampada está prohibida, etc. Asegúrate de estar bien estacionado, y no tendrás problema.
Lo curioso es que cuando te ponen pegas, lo que les suele molestar es que pases la noche dentro de la autocaravana (lo que es legal), y pocas veces te ponen pegas por sacar la mesa y las sillas fuera (lo que es ilegal en la mayor parte de los sitios). Se lucha contra lo legal y se permite lo ilegal.
 
- PLANTEAMENDUA
Helburua autokarabanentzako aparkatzeko gune berezitu bat, bere zerbitzu gunearekin, arautzea litzateke.
Kokagunea -> Hondartzako aparkalekuko eremuan
Arautzea –> erabilera / zerbitzuak arautzea
o Tarifak -> gainerako ibilgailuek ordainketa gunetan duten tarifa bera ezartzea proposatzen dugu. Gehiengo muga, eguneko 12 ordukoa izanik
 
Muga -> 2/3 egunetan muga jartzea, mugikortasuna bermatzeko asmoz
Autokarabanen ZERBITZUGUNEA kudeatzeko modu ezberdinak daude (sarrera ordaindu zerbitzuak barne dituela / sarrera eta zerbitzuak ordaindu). Abotsanitzek duen proposamena, kudeaketa ahalik eta errezen izatea litzateke; beraz, aparkatzea ordaintzearekin zerbitzuak jasotzeko eskubidea ere barne hartuko duena.
Honekin batera, autokarabanek aparkatzeko eskubidea bermatzea litzateke helburua. Beraz, aparkatzea eta kanpaketaren arteko ezberdintasunak ezagutzeko eta herritarren artean informazioa konpartitzeko balioko du.
 
__________________________________________________________________
 
ATXIKITAKO DOKUMENTAZIOA:
- EAEko (13/2016) Turismo Legea – VI Kapitulua
- EAEko (396/2013) kanpinak eta beste kanpaketa-turismoko modalitate batzuk arautzeari buruzko DEKRETUA – I Titulua
- Autokarabanentzako oinarrizko zerbitzu gune baten proposamen txostena
- Autokarabanen aparkatze eta gaua pasatzeko SORBELITZ Elkartearen Ordenantza proposamena

Txirrin txirrin: balorazioa

 

     Abotsanitzek uste du Amute Mendelurako bidegorriaren alde burututako kanpainak bere fruituak eman dituela. Ixilean gordeta zen gai bat, herritarren gehiengo nabarmen bat ados dagoena, azaleratzea lortu dugu eta ikusgai egin da.

     Lanketa hiru norabidetan egin eta gero, hiruretan sumatu dira  emaitzak:

•    Kalean egonik, kartelak, pegatinak, pankartak eta, prentsari esker jende askok ikusi du bere  ixilpeko iritzia onartzen eta ikustarazten dela.

•    Bilerak eginez, hurbildu eta interesa handia agertu duen herritarrek adierazi dute arazo bat dagoela eta Plataforma eratzeko prest daudela, hala izanik.

•    Azkenik Udaletxean, ekainak 23ko udalbatzan aurkeztutako mozioa aho batez onartzen da. Mozio honetan Agenda 21 batzordea martxan jarriko dela onartzen du Amute Mendeluko tarteari lehentasuna emanez. 
    Hemendik aurrera Abotsanitzek tinko mantendu nahi dio irekitako esparruetan bere iritzia eta lanari. Baino  baita ere badakigu Udaletxeko Gobernu Batzordeak duela erantzunkizunik handiena bidegorri proiektu honetan.

     Abotanitzek eskatzen dio Udalari jar dezala data bat Agenda 21 batzordea biltzeko eta interesatuak dauden herritarrak gonbidatu.
    

Hondarribia, 2016ko ekainak 29

ePaper
Compartir:

TXIRRIN-TXIRRIN BIDEGORRIA EGIN!

            Mugikortasunaren ikuspuntutik abiatutako bide gorri sare egoki bat behar dugu Hondarribian. Herriaren eta herritarren beharrei erantzungo dion sare bat. Herri barruko bide-gorri sarea, egokitu eta hobetu beharra badago ere, oraingo honetan gure herriaren sarrera-irteera den Amute-Mendeluko eremua hartuko dugu abiapuntu. Irunekin, Hendaiarekin baita Donostialdearekin lotzen bait gaitu eremu honek eta alderantziz ere bai. 

            Amute-Mendeluko eremua gure eskualdearen lotura da,  Irungo erdi gunera bideratzen gaituena eta garraio azpiegituretara ere bai. Bide-gorri sarea aisialdirako ez ezik, egunerokotasunerako erabilera praktiko eta seguruan bilakatu behar dugu. Errepide segurtasuna bermatu eta lanerako joan etorria eremua izan behar du.

            Bide-gorri azpiegitura sarea agenda politiko eta sozialaren mahai gainean jarri behar dugu. Plangintza asko egin badaitezke ere,  Hondarribiko HAPOan aspaldi danik eta gaur egun ere jasoa dagoena kasu, urte luzez atzeraru eta  ezer ezean geratu daitekeenaren arriskua dute. Bide-gorri sareaz erabakoitzeko, herritarren, erakunde eta elkarte desberdinen parte hartzea ezin bestekoa da. Administrazioaren informazio behar bezala zabaldu eta partekatu behar da baita  aportazioak eta ideiak jasotzeko aukera eman. Finean gardentasuna eta partehartzearen ereduan bermatu behar dira.

            Horretarako jada martxan dauden erakunde desberdinetan herritar,elkarte eta alderdi politiko desberdinek, parte hartzeko aukera izan behar dute. Txingudiko Plan Zuzentzailea kasu. Baita Hondarribiko Udaleko Agenda 21ean gai hau modu eraginkorrenean jorratu dadila eskatzen dugu. Herritarrak azalarazten ez badute ere, sakonean jasaten duten egoera baten aurrean bait gaude.

            Ekainean zehar  gai honen lanketa jorratuko dugu; hilabeteko lehen hamabostaldian Hondarribiko auzo desberdinetan bilera irekiak egingo ditugu ideia eta proposamenak elkar trukatzeko eta bigarren hamabostaldian errepidetan izango gara, Ekainak 18ko bizikleta martxarekin amaiera emanez.

Hondarribia, 2016ko maiatzak 25.

PORTUA AUZOKO AUTOMOBILAK

 

    Azken urteetako Portua Auzoan egin diren lanak direla eta, hainbat hobekuntza ikusi ahal izan ditugu: saneamendu instalazioaren berrikuntza, kaleen eta espaloiek berrikuntza, oinezkoen guneak...
     Guzti honek ondorio zuzenak izan ditu auzotarrentzat eta herritar guztientzat. Baina ez dira denak onuragarriak izan. Portua Auzoan bertan, autoentzako aparkalekuak nabarmenki murriztu dira, autoen espazio eskasia gehituz eta beharrak handituz. Hondarribiko Udalak  konponbide antzuak eskeintzen ditu, Bentako aparkalekuan auzotarrentzako auto-plazak eskeintzen duen bitartean, udalaren asmoa, Bentako aparkalekua desagertaraztea baita. Ondorioak planifikatuz eta Donostia kaleko aparkalekuaren proiektuaren beharra areagotuz. 
    Portua auzoa, TAO sistema bidez kontrolatzen da astelehenetik igandera eta ez dago autoen errotaziorako eremu gisa diseinatua, errekaudaziorako impostu gisa baizik. Orain, Bernat Etxepare kalea bakarrik errotaziorako ezarri nahi dute. Portuko merkataritza eta zerbitzuetara (denda,janari denda, anbulategia, postetxea,...) autoz hurbiltzeko, hondarribiarrak nahitaez TAO txartela ordaindu behar du eta aparkalekuak gutxitu egin dira.
    Santiago eta San Pedro kaleko zirkulazio arau berriak guztiz baldintzatzen du autoz hurbildu daitekeen herritarra, bertako supermerkatu, merkataritza eta zerbitzu  gunera iristeko, eta ezin ahaztu kamara bidezko kontrola zuzenean izuna ezartzeko dagoela.
    Hau horrela, ondorengo hau eskatzen dugu:
-Hondarribiarrek Portua Auzoan autoa aparkatzeko doako epe-muga izatea. Bertako merkataritza eta zerbitzu guneetara autoz iristeko aukera erraztuz.   
-Portua Auzo osoan TAO bidezko aparkalekua errotazio gune izatea, TAO egunak murriztuz.
-Santiago eta San Pedro kaleko auto zirkulazioa goizez irekia izatea.
-Trafikoa kontrolatzeko aitzakiarekin, herrian ezartzen ari diren gehiegizko kamerak kentzea. 

MOZIOA    
UNESCO. IKERKETA BATZORDEA

 

HELBURUAK:
Gardentasuna
Udalaren Jokabide ona
Jakituria historikorako ezinbesteko ekimena

 

UNESCOren “ Gastronomiako hiri sortzaile”rako Hondarribiko herriak aurkezturiko hautagaitzaren balorazioa egiteko ikerketa batzorde baten eratzea eskatu nahi dugu mozio honen bidez.

 

ZERGATIAK:
    Gure herriak aurkezturiko hautagaitzak ezezkoa jaso du eta ezezko honen arrazoiek balorazioa behar dute; besteak beste, etorkizunean eman daitezkeen ekimenetan emandako akatsak berriro gerta ez daitezen.
    Bestalde, gai honen inguruan piztutako sua itzaltzeko, beharrezkoa da argibide guztiak bere osotasunean azaltzea. 
     Prozedura hau aurrera eraman duten pertsona eta erakunde guztien partaidetza eta adierazpena egitea ezin bestekoa da. Afera honen inguruko hausnarketa egitea beharrezkoa izanik.
    Gardentasunari zor eta kudeaketa publikoaren jarduera zuzenagaitik, gai honen ingurukoak argitzea eskatzen du.

AMUTE ETA MENDELU AUZOETARAKO PANTAILA AKUSTIKOAK

 

Amute eta Mendelu auzoan aireportuak, N-638 eta GI-636 errepideek eragiten dituzten soinuak herritarrentzat kaltegarriak direla eta,  Martxoaren 17ko ohiko bilkuran Abotsanitzek  mozio bi aurkeztu zituen. Hondarribiko Udalak, Gipuzkoako foru aldundiari, zein AENAri, soinu horiek herritarrengan eragiten dituzten kalteak gutxitzeko neurriak hartzea eskatzeko.

Izandako debatearen ostean Udalbatzak mozio hauek aho batez onartzea erabaki zuela eta Abotsanitzek pozez hartu du udal taldeen aldetik izandako jarrera.

Bide batez, gai honen jarraipena egingo dugula adierazten dugu, arazo honek bi auzo hauetako bizilagunei eragiten dien eragozpenak konponbidea merezi duelako.

ALDE ZAHARRERAKO LARRIALDI PLANA
 
Alde Zaharra Hodarribian dugun auzo berezia bezain garrantzitsua dugu. Harresiz inguraturiko auzoa da eta bertan aurki ditzakegu Hondarribiko Hiria osatzen duten eraikin esanguratsuenetakoak; hala nola, Udala, Zuloaga Etxea, Parrokia, Gaztelua, zenbait hotel, eraikin eta ezaugarri istoriko ugari, etab.
 
Eraikin hauez gain, hondarribitar biztanlegoaren kopuru esanguratsu bat ere auzo honetan bizi dela kontutan izanik,  ez dugu ulertzen nola gaurdaino ez den EMERJENTZI PLANIK egin. 
 
Jakin badakigu auzokideek aspaldi aipatu zutela honelako neurrien beharra eta Udala noizbait eginkizun honetan aritu dela baina beharrezkoa den lanketa gauzatu gabe.
 
Udalari honen inguruko azalpenak eskatuta ABOTSANITZek ez du inolako erantzun ofizialik jaso eta honegatik egon zitekeen informazioa beste iturri batzuetatik jaso dugu. Ibilian ibiliaz, 2011ko Urrian datatutako suhiltzaileen interbentzioa hobetzeko proposamen dokumentua jaso dugu “Revisión Octubre 2011 a la primera versión del documento elaborado en 2003”, baita Udaltzaingoaren 2012/02/13ko informe bat ere, non proposamen ezberdinak jasotzen ziren emerjentziazko egoerei aurre egiteko ezinbestekoak zirenak.
 
ABOTSANITZek ezinbestekotzat ikusten du Hodarribiko Udalak, ahalik eta lasterren, ondoko atal hauek jorratuko dituen EMERJENTZI PLANA burutzea:
 
- Ebakuazio plana.
 
- Emergentziako ibilgailuentzako sarbide plana (anbulantzia, suhiltzaile, polizia,…)
 
- Beharrezkoak diren elementu teknikoen hornitzea eta mantenua (ur hargune, elektrizitate ekipamendu, etab.) 

2016  UDAL AURREKONTUAK

2016 aurrekontuetan, Abotsanitzek 1.977.000 €tako 27emendakin aurkeztu genituen.


Onartutako emendakinak: 

1.- Genero indarkeriaren aurkako protokolorako 6.000€,

2.- Higer itsas-argiaren kudeaketarako plangintza egiteko 7.500€ 

3.- Mugikortasun urria edo berezitasunen bat duten haurrentzako herriko parkeak egokitzeko 10.000€.

    Gainera laugarren emendakin bati diru kopurua gehitzea onartu zen. 25.000€ partehartzea sustatzeko ekimenarentzat. 

    Bozketara eraman ez genituen emendakinak, udaleko beste prozedura baten bitartez aurrera eramateko aukera dagoelako.

1.- Berdintasun teknikari baten kontratazioa.

2.- Gizarte zerbitzuetako itxaron zerrenda eguneratzeko bitartekoak jarri.

3.-Zuloaga etxea liburutegi berrituarentzat giza baliabide eta teknikoak gehitu. 

4.-.Amute-konbentuaurreko biribilgunea egokitu.

5.-Herri barruko bidegorri sarea osatu.

6.-Alde zaharreko motorrak aparketzeko estalpeak jarri eta zirkulazioa antolatzeko ordenantza egin.

7.-Udal hondarearen inbentarioa egin eta eguneratu.

8.-Presa lurzoruan hobekuntzak egin.

9.-Mendeluko haur parkea egokitu.

10.-Aranzadi elkartearentzat diru laguntza, Guadalupeko gotorlekuan egin beharreko indusketentzat.

11.-Eskola liburuak erosteko dirulaguntza. 

   

    Bozketara eraman eta onartu ez zizkiguten emendakinak:

1.-Argindar pobrezia ekiditeko neurriak.

2.-Euskararen udal ordenantza betetzeko bitartekoak.

3.-Udal euskaltegiko doakotasuna.

4.-Udal langilegoaren estrukturaziorako plangintza.

5.-Herriko auzoak elkartu eta herri barrurako, mikro-bus bidezko zerbitzua.

6.-Haur parke bati estalkia jartzea.

7.-WC publikoak San kristobal-Amute-Alde zaharra.

8.-Amute auzoan soinua ekiditeko panelak.

9.-Udal lurzorua erosteko ekimena.

10.-Alokairua sustatzeko diru kopuru gehiago.

11.-Kaleko zaborra birzikaltzeko  zaborrontzi egokiak.

 

    Azkenik, Abotsanitzeko udal taldeak, 2016ko aurrekontuei ezezko botoa eman dio. Udal gobernuaren asmo onez gain, bestelako jarrera bat izan behar duela pentsatzen dugulako eta hitzetatik ekintzetara pasa behar delako. 

    Hondarribiko udala gidatzen duen EAJ-k, urte luzez eta hainbat hamarkadetan abiatutako politikagintza ereduari eusten diolako..Hobekuntza beharrean dago 
eta eragin eskaseko hainbat inertziaren kudeaketa eredu da. Udal langilegoaren egoera, kultur etxearen egoera,Etxebizitzaren arloa, Enplegu eraginkorra sustatzeko ekimen eza, Euskararen erabilera benetan bultzatzeko jarrera eza, herriko proiektuak hondarribiarrekin batera konpartitze eza,azkenik, herriari begira baino kanpora begira egindako politikak. Hauxek dira udal gobernu honi gure babesa ez emateko argudioa, bestelako jarrera bat ikusi ezean.

TXINGUDI ZERBITZUAK 2016KO AURREKONTUAK

 

-ADMINISTRAZIO GARDEN ETA PARTEHARTZAILEAK GUZTIOK ALDARRIKATZEN DITUGUN EINEAN, GUK ERE PARTE HARTU NAHI DUGU. EZ BAKARRIK MANKOMUNITATEKO BATZARREAN, EZTA SOILIK 15 MINUTUZ TXINZER S.A.KO JUNTA OROKORREAN .HORTAZ GAIN, ADMINISTRAZIO KONTSEILUKO KIDE ERE IZAN NAHI DUGU, BERE PROPORTZIONALTASUN ETA GOBERNAGARRITASUN 

 

-GARDERTASUNAZ GERO ETA GEHIAGO HITZ EGITEN DEN EINEAN, HAREK ETA ESKASAGOA DA INFORMAZIOA, INFORMAZIO ESKASA, URAREN ZIKLO INTEGRALARI DAGOKIONEAN BEHINTZAT. INFORMAZIOA NAHI DUGU, 2014KO URAREN MEMORIAREN TXOSTENAREKIN ZALANTZAK BAIT DITUGU,ZALANTZAK DITUGU ENDARAKO URTEGI MAILAREN DATUEN INGURUAN.

 

GARDENTASUNA BEHAR DA, ZEREN:


-2013 ETA 2014KO EKOIZPEN ELEKTRIKOARI DAGOKION INFORMAZIOA ESKASA DA. 
2000 ETA 2011 URTEEN BITARTEAN ZABALTZEN ZEN INFORMAZIOA, UGARIAGOA ZEN. URTE HAUETAN, GURE ZENTRAL HIDROELEKTRIKOEK EKOIZTEN ZUTEN INFORMAZIOA, HILABETEZ-HILABETEKOA ZEN.1997,98 ETA 99 URTEETAKO INFORMAZIOA, EGUNGO BAINO ZEHATZAGOA ZEN.

 

-2012. URTE ARTE, INFORMAZIO GEHIAGO GENUEN. DOMIKO, IRUSTA ETA ELORDIKO ZENTRALETAKO EKOIZPEN ETA DIRU SARREREN INFORMAZIOA. URTE ARTAN BALIZKO IRREGULARTASUN BATZUK DIRELA ETA, ONDORIOZ INFORMAZIOAREN KALITATEAN MAILA BEHERANTZKOA IZAN DA, GAUR ARTE. 

 

ZER DA GARDENTASUNA?

GARDENTASUNA, TXOSTEN GARRANTZITSUAK EZ GALTZEA DA.TXINZERREK, URARI 2009. URTEAN AURKEZTUTAKO TXOSTENA ADIBIDEZ, NON JAIZKIBELEKO PUTZUEN USTIATZE PROPOSAMENA AURKEZTEN DUEN ETA URAK BERE OSOTASUNEAN ONARTU ZUEN . BIDE BATEZ, AGERTZEN EZ DEN PROPOSAMEN HORREN KOPIA BAT ESKATZEN DUGU,BERRIRO. 

 

-PROPOSAMEN HORREN OINARRIA, TXINGUDI SISTEMA IZENDATUTAKO ESKEMA DU OINARRI. SISTEMA HORTAN EZ DA DOMIKO UBIDEA AGERTZEN. CHC-KO PLAN HIDROLOGIKOAN, 2011 ETA AGINTEAN DAGOEN 2013KOAN EZTA ERE, BAINA BAI JAIZKIBELEN LUR AZPIKO URAK.NORBAITEK ARDURA HARTU DU AZPIEGITURA HORI AZALDU DADIN , BAINA DOMIKO UBIDEA EZ. AURKEZTU AL DU TXINZERREK, 2015-2021 ERREBISIOA IZENBURUTZAT DUEN PLAN HIDROLOGIKOARI ALEGAZIORIK, HALA BADA, ZEINTZUK IZAN DIRA?ETA EGIN BADA KOPIA BAT, 

 

-120.000 EUROKO INBERTSIOA, DOMIKO ZENTRAL HIDROELEKTRIKOA HORNITZEN DIZTUZTEN HODIAK ALDATZEKO ETA KAUDALIMETRO BAT INSTALATZEKO. ONDO IRUDITZEN ZAIGU,BAINA ZEIN HODITAN JARRIKO DA KAUDALIMETROA,URTEGITIK ZUZENEAN DATORRENA EDO ERRENGAKO KARGATIK DATORRENA?

 

-ERLEA APLIKAZIOTIK ZABALTZEN ARI DEN INFORMAZIO KONKRETU BAT EZ DA ZUZENA. DOMIKO URTEGIARENA HAIN ZUZEN ERE.OTSAILAK 23AN % 76,%101EKOA ZENEAN ETA URRIAREN 23 % 61A, % 75 INGURU ZENEAN. 

 

-OINARRIZKO INFORMAZIOA DA, URAREN ZIKLO INTEGRALARI DAGOKION KUDEAKETA ERAGINKORRA EGIN NAHI BADUGU. URAREN EMARIA KONTROLATZEKO ERABILTZEN DEN ALDUDIAREN TAULAK EZ BAIT DU BERMATZEN, DOMIKO ZENTRALEAN EKOIZTEN DEN KW KOPURU ZEHATZA. EZ DU BERMATZEN KW KOPURU ZEHATZA,ZEREN, DOMIKO ZENTRALAREN IRTEERA ETA UBIDEAREN HASIERAN DAUDEN UHATE KOPURUAK KONTUAN HARTZEN BADITUGU. UHATE HOIEN ERABILERAK, EMARI DESBERDINEI ZUZENEAN ERAGITEN DIE.

HIGER ITSAS-ARGIA

HEZIKETA, AISIALDIA, TURISMO BERDEA ETA HERRIARI IREKIA

 

Helburua: Itsasoarekin lotura duten herri askoren moduan gureak ere bere itsas-argi enblematikoa du. Urte askotan hondarribiarrok ez dugu gune hau bizitzeko aukerarik izan eta hau aldatzeko aukera eta momentua gure eskuetan dugu.

Heziketa, aisialdia eta turismo berdea batera ditzakeen gune bat sortzea da proiektu proposamen honetan luzatu nahi duguna. Gune enblematiko honi dagokion garrantzia eman eta hondarribitarrontzat zein bisitan datozkigunentzat gozatzeko gune bat sortzea du helburu proposamen honek; urte luzez itsas-argiarekin izan ez dugun harremana izateko aukera eskuratuz.

   

Hona hemen horretarako proposatzen ditugun faseak:

 

1º FASEA: ERAKUNDEEKIN ELKARLANA

    Proiektuarekin zer ikusia eta parte hartuko luketen erakundeekin proiektua adostea. Honela, PORTU AGINTARITZA, HONDAE, BIDASOA BIZIRIK, BASQUE CULINARY CENTER, etab. bezelako elkarteekin bilera baterako deia luzatu beharko litzateke.

    Ahalik eta parte hartze zabalena eta proiektua ahalik eta eragile gehienen artean adostea beharrezkoa litzateke. Bakoitzak bere arloan egin dezakeen aportazioaren beharra dugu, gero horiek guztiak elkar lotuz sor daitezkeen sinergiez baliatzeko.

 

  • Portu Agintaritza – Portu agintaritza eraikinaren jabe izanik, beraiekin proiektoa elkar banatu beharrezkoa da.
  • Hondae - itsas argiak herriarentzat duen eta izan duen garrantziaz ikerketzea eta berau nola zabal dezagun laguntzea eskatuko diogu
  • Bidasoa Bizirik - gune hau heziketara nola bideratu dezakegun argitu dezake. Honek eduki dezakeen eragin ekonomiko sozialaz ere prespektiba egin diezaguke
  • Basque Cullinary Center -  gune honetan sor daitekeen aisi eremu hori ahalik eta modu profesionalenean gauzatzeko lanketaz mintza gaitezke
  • Natura arloko eragileak - itsas argia dagoen gune naturalaren inguruko azalpenak (itsas zein mendi) jasoko dituzten eragileekin proposamenak jorratu

 

2º FASEA:

    Itsas-argiaren eraikina eta inguruaren eraberritzea.

    Guadalupeko Gotorlekuarekin egin zen moduan heziketa programa bat garatzea izango litzateke proiektu honen oinarrietako bat.

    Hondarribiko herria Bidasoa Biziriken parte izanik, proposamena luza diezaioke elkarte honi, aurrez jorratutako eta emaitza onak jasotako ereduari berriz heltzeko.

    Fase honetan, gune honen eraberritze lanak jorratuko lirateke lehenengo fasean adostutako erabilerak posibleak egingo lituzkeen espazio bat izateko. Honek eraikinari eta inguruneari balio erantsia emango lioke, eragile ezberdinen artean adostua izango litzateke eta jendarteari formakuntzarako aukera emango lioke.

    Azkenik, etorkizunean herritarrei zabaldutako gune berezi izatea luke helburu, formakuntza eta aisialdia ere lotuko dituen gunea, baita bere erabileraz finantzatzea ere.

 

3º FASEA:

A.- Basque Culinary Centerrekin elkarlanean proiektu bat martxan jartzea.

Ezagutu dugu Basque Culinary Center eskolak Ordiziako Oiangu parkean udalaren laguntzarekin egin duen proiektua/akordioa. Oso interesgarritzat jotzen dugu honelako proiektu bat gune honetan jorratzeko aukera. Goi mailako ikasketak burutzen edo burutu berritan dauden gazteei proiektu bati ekiteko aukera zabaltzea litzateke helburu. Beraien formakuntza osatu ahal izateko eta bertaratzen direnei kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izango diona.

 

B.- Jaizkibel eta inguruko natur iterpretazio gunea martxan jartzea.

Itsasargia kokatuta dagoen eremua natur eremu aberatsa da. Bidasoa bailaran natur baliabideen inguruan lanean jarduten elkarte ugari ditugu; mendiaren inguruko ikuspegia, itsasoaren inguruko ikuspegia, egaztien inguruko, arrainen ingurukoa, etab.

Elkarte hauekin beraien jakintza zabaltzeko eta ezagutarazteko baliabide interesgarria litzateke gune honetan interpretazio gune bat ahalbidetzeko aukera izatea.

 

D.- Itsas-argia bixitatzeko gune irekia izatea.

Itsas argia herritarrek eta bertaratzen den orok bisitatzeko aukera zabaltzea benetan aberasgarria litzateke.

Ezaguna dugu itsas-argien inguruan badagoela gizartearen aldetik eskari bat eta bertakook dugun loturaz gainera Hondarribiara bisitan datozkigunentzat berezitasun bat gehiago litzateke gune hau irekia eta ongi zaindutakoa izango bagenu.

 

E.- Proiektu honen berri herritarrei zabaltzea, herritarrok gure herriko gune berezi honekin harreman berri bat izateko.

Abotsanitzetik egiten ari garen proposamen honek herritarrenganako urbilketa bat behar du. Ez dugu zalantzarik herritarrentzat gune honek duen berezitasunaz, baina herritarrak proiektuaren parte izatearen garrantzia nabarmendu nahi dugu.

Herriari ateak zabaldu behar dizkiogu parte hartzeko, gune honentzako proposamenak jaso eta guztiona dugun proiektu bezela sentiaraztea. Honek emango baitio zentzua proiektuari eta baita herritartasunari ere.

 

Hondarribia, 2015eko abenduaren 3an.


HONDARTZA KIROLDEGIA: HONDARRIBIA LANTZEN S.A. ETA KIROLZER S.L.ren ARTEKO BALDINTZA AGIRIA BERE OSOTASUNEAN BETETZEA

   

Txomin Sagarzazu Anzisar, Hondarribiko alkate jaunari:

 

     Ohar honen bidez Hondarribiko udala, Hondarribia Lantzen S.A.ren bidez eta gaur egun Hondarribiko kiroldegia kudeatzen duen enpresaren arteko (Kirolzer s.l.) baldintza agiria bere osotasunean betetzea eskatzen dugu. Hain zuzen ere, langilegoaren atala bere osotasunean betetzea. Gaur egun, Kirolzer enpresa ez da sinatutako baldintza agiria betetzen ari. Honek ondorio zuzenak ditu, zerbitzua baldintzatuz, bai erabiltzailengan zein langilengan ere.

     Euskararen udal ordenantza bere osotasunean betetzea eskatzen dugu instalazio guztian. 

     Bazkideen kuotari dagokionez, langabetuek kuota berezi bat izan behar dute eta familia ugariarentzat eskeintza berezia ezartzea eskatzen dugu.

     Beharrezkoa den iraileko instalazioen geldialdi teknikoaren ondorioz (gutxi gora behera, Irailak 1etik-11era), kiroldegiko bazkideek zerbitzurik ez dute 
jasotzen, barne lanak egin ahal izateko kiroldegia itxita dagoelako. Hau dela eta bazkideen iraileko kuota berraztertu behar da.

     

     Hondarribian, 2015eko urriak 30.

HONDARTZA KIROLDEGIA LANGABETU ETA FAMILI UGARIEI ETAIRAILEKO  

 

HILABETEAN, KUOTA BEREZIA EZARTZEKO PROPOSAMENA.

 

TXOMIN SAGARZAZU ANCISAR

Hondarribia Lantzen S.A.-ko presidentea

Urriaren 30ean egin genuen eskaeraren bidez eta azaroaren 11n “Hondarribia Lantzen”eko bileran presidenteak gure proposamenari eskatutako zehaztapenen aurrean. Atal hauei dagokionez, ondorengo hau proposamen dugu.

-Hondarribiko langabetuei, kiroldegiko kuotaren %50eko beherapena. Langabezian dagoen pertsona hilabetero bere zihurtagiria,kiroldegian aurkeztu beharko du hobari honi atxikitzeko. Bestalde, hau ez da bada horrela betetzen kiroldegiak kuotaren %100 kobratzera pasako litzateke.

-Hondarribiko familia ugariei dagokionez, kiroldegiko kuotan  %25eko beherapena izan dezatela. 

Dokumentazio gisa, famili liburua edo familia ugarien txartela aurkeztu beharko lukete.

-Iraileko geldialdi teknikoa dela eta, hilabete horretan kiroldegiaren zerbitzua hogei egunez eskeintzen da. Beraz, hilabete horretako kuotaren emaitza %66koa izan dadila eskatzen dugu eta ez orain artekoa bezala, %100koa.

Hondarribia, 2016ko urtarrila 5.

Txomin Sagarzazu Ancisar:

Hondarribiko alkate jauna.


     Zenbait zebra bideren inguruan segurtasun neurriak areagotzearen beharra dakusagu, hala nola:

 

a) Txiplao eta Santa Engrazia lotzen duen zebra bidean, GI-3440 errepidean,
b) Berdin Zumardiko zuhaiztia eta San Maria sarrera pareko Zumardi kaleko zebra bidean, 
c) Baserritar etorbidea eta Higer bidea lotzen duten gunean,  
d) Sabino Aranatik Irun kalera pasatzerakoan dagoen zebra bidean,  
e) eta ikastetxeetatik gertu kokatutakoetan ere.

     Guk ikuskatu ahal izan ditugun puntu arriskutsu hauetan gutxienez azterketa sakonaren beharra eta segurtasun neurriak hartu behar direla deritzogu. Are gehiago, 
aurrez aipaturiko guneren batean dagoeneko istripuak izan baitira.  

     Aireportuko N-638 eta GI-3440 lotzen duen biribilguneko sarreran ere abiadura egokitzeko neurriak hartu behar dira. 

     Hondarribiko udalari dagokion ahalmenen barruan, udalak berak lehen bait lehen jardun behar duela deritzogu eta Aldundiari dagokionetan, udalak honen berri eman, halik eta azkarren jardun dezaten.

Non:

San Pedro Kalea, 37, 2º
20280 Hondarribia

Berriak

ABOTSANITZ AUZOZ AUZO JOANGO DA “EKARPEN BILA”

Asteartean, hilak 12, Abotsanitz taldeak Hondarribiko auzotarrekin bilera erronda abiatuko du Kultur Etxean egingo duen batzar ireki batekin. Ezker abertzaleko alderdi berriak 19:30ean zehaztu du hitzordua Alde Zaharreko auzotarrekin, eta beste bi bilera behintzat zehaztu ditu, ostegunean Mendelun eta hilaren 19an, asteartea, Amute-Kostan.

Ortzi Alonso alkategaiaren hitzetan, programa azaldu eta ekarpenak jasotzeko deitu dituzte bilerak auzoetan: “Gure konpromisoa herritarrekiko dugu, haiengatik eta haientzako egingo dugulako lan udalean. Erakundearen ateak zabalduko ditugu eta horretarako ezinbestekoa da herritarren beharrak eta eskaerak euren ahotik ezagutzea. Hori egingo dugu auzoetako bileretan, eta hori ari gara egiten San Pedro kalean dugun kanpainako egoitzan”.

...

ABOTSANITZ: “GIZARTE LAGUNTZAK EZ DIRA LIMOSNA, ESKUBIDEAK DIRA

Abotsanitz alderdiak Mendelun izango du gaur, osteguna, hauteskunde kanpainako ekitaldia. Gizarte zentroan auzotarrekin bilera irekia egingo du, 19:30ean. Ibai Labaien zerrendako seigarrenak azaldu duenez, besteak beste krisiaren kontrako neurriak proposatuko dituzte Mendelun, “bereziki kolpatuak direnak kontuan izanik”.

Udalean lanpostuak sortzeko lan egingo dutela esan du Labaienek: “Udaletik enpleguaren alde lan egin daiteke, eta langabetuen formakuntzan. Hiriko langabetuen etengabeko hezkuntza bultzatuko dugu eta azterketak egingo ditugu sektoreka, bakoitzaren beharrak ezagutu eta neurriak hartzeko”.

...

Abotsanitzek 27 pertsonako zerrenda aurkeztu du

Hitza (20150424)

 

HAUTES ZERRENDAKO ARGAZKIA EGIN DU ABOTSANITZEK

 

     Maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara aurkeztu duen zerrenda osatzen duten 27 lagunen argazkia egin du Abotsanitzek. Komunikabideei bidalitako oharrean nabarmentzen duenez, “Hondarribian aurkezten diren alderdi guztien artean bakarra da legeak baimentzen duen hautagai kopuru altuena aurkeztu duena”, eta “herrigintzan eta udaletxean eskarmentu handiko gizon emakumeak” direla gaineratu du.

     Ortzi Alonso Murelaga da Aitor Kerejeta alkatearen ordezko izateko Abotsanitzek proposatu duen pertsona. Alonsok 36 urte ditu eta Jaizkibel Mendia Babes Dezagun talde ekologistako bozemailea da, “Psilocybe musika elkartean 15 urtez ibilitakoa, kirol talde ezberdinetan ibilia eta herrigintza ongi ezagutzen duen laguna”.

     Zerrendako bigarrena Juanito Ortiz da, egungo legealdi hasieran Bilduren zinegotzi izandakoa. “Udala barrutik ongi ezagutzen duen pertsona” bezala aurkeztu du Abotsanitzek. Ortizekin batera zinegotzi izandako Ibai Labaien ere ageri da zerrendan, seigarren tokian.

Alonso eta Ortizekin batera, Igor Enparan, Estitxu Urtizberea eta Lupe Queiruga doaz Abotsanitzen hautes zerrendako lehen bost postuetan. Enparan “lan harremanetan aditua” da, Urtizberea “moda munduan irakaslea”, eta Queiruga, Txingudiko Zerbitzuak-en lan egiten duen “administratiboa”.

 

Egoitza, San Pedro kalean
     Komunikabideei bidalitako oharrean jakinarazi duenez, maiatzaren 24ari begira egoitza ireki du Abotsanitzek San Pedro kalean, Azeri elkartearen goiko pisuan. “Ateak zabalik edukiko ditugu egoitza honetan, Abotsanitz eta gure proiektua ezagutzera emateko eta hondarribiarren ekarpenak jasotzeko”, gaineratu dute.

http://bidasoa.hitza.eus/2015/04/24/hautes-zerrendako-argazkia-egin-du-abotsanitzek/

Ortzi Alonso, Abotsanitzen alkategaia

Hitza (20150417)

27 pertsonako zerrenda aurkeztu du ezker abertzaleko taldeak eta datozen egunotan aurkeztuko du ofizialki

 

     Ortzi Alonso buru duela, 27 izeneko zerrenda aurkeztu du Abotsanitz ezker abertzaleko talde berriak maiatzeko udal hauteskundeetarako, hamazazpi hautagai eta hamar ordezko, legeak baimentzen duen gehiena. Alonsorekin batera, Juanito Ortiz Bilduren zinegotzi ohia, Igor Enparan, Estitxu Urtizberea eta Lupe Queiruga ageri dira lehen bost postuetan.

     Prentsari bidalitako oharrean azaltzen dutenez, aste honetan bertan egin dute “hautagaien zerrenda definitiboa”, eta datozen egunotan egingo dute aurkezpen ofiziala eta taldeko argazkia.

bidasoa.hitza.eus/2015/04/17/ortzi-alonso-izango-da-abotsanitzen-alkategaia/

Sare sozialetan / En redes sociales: