abotsanitz logo
abotsanitz logo

GERRA ZIBILEKO ERRELATOA

Gerra Zibila hasi zenetik 80 urte betetzen dira gaurko egunez. Hau honela, Abotsanitzek ekimen bat jorratuko du hil honen 20an hasi eta Irailaren 6 bitartean.

Helburua, 1936 urteko data horien artean Hondarribian egunetik egunera gertaturikoak kontatzea izango da. Errelatoa modu ezberdinetan zabalduko dugu; batetik kartelen bidez eta bestetik sare sozialen bidez. Kartelak herriko zenbait paneletan jarriko ditugu astean bitan eta sare sozialen bidez egunero zabalduko dugu eguneko gertakarien berri emanez.

Ekimen hau ahalik eta gehien zabaltzea gustatuko litzaiguke eta interesa duen orori bidal geniezaioke informazioa, abotsanitz@gmail.com-en  gurekin harremanetan jarri ezkero.Herriko paneletan, Facebooken eta gure web orrian,www.abotsanitz.com, ere irakur ahal izango duzu informazioa.

 

Sare sozialetan / En redes sociales: