abotsanitz logo
abotsanitz logo

GIZARTE ZERBITZUAK, HERRITARRON ESKUBIDEA

SARRERA

Abotsanitz herri batzarrak uste du  norberaren ardura eta ardura  kolektiboa dela Hondarribian bizi den pertsona orori  gutxieneko baliabide ekonomikoak bermatzea, non bizitza duin bat izan dezan . Azpimarratu nahi du, prestazio soziala ezin dela karitate modura ulertu. Hondarribiarren arteko elkartasun modura baizik.

 

PRESTAZIOAK

Euskal gizarte zerbitzuen bidez, prestatzio teknikoak,ekonomikoak zein teknologikoak eskatu daitezke.

Hiru maila hauen artean taldekatuta daude udaletxe,aldundi eta
Eusko Jaurlaritzako gizarte zerbitzuak eskeini eta kudeatzen duten laguntza guztiak.  

 

UDAL LAGUNTZAK

  • Informazio-, balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzua.
  • Etxez etxeko laguntza-zerbitzua.
  • Gizarte eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua.
  • Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua.
  • Gizarte-zerbitzuen eremuan partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua.
  • Telelaguntza-zerbitzua. ( Eusko jaurlaritza bidez)
  • Eguneko arretako zerbitzuak.
  • Gaueko harrera-zentroak.
  • Ostatu-zerbitzuak:
  • Harrera-pisua.
  • Etxebizitza babestua.
  • Apartamentu babestuak.
  • Etxebizitza komunitarioa.

 

Laguntza guzti hauen inguruan informazioa eta orientazioa, herri bakoitzeko gizarte zerbitzuetan jasotzen da, eta berdin foru aldundiko prestazioen inguruan jakin nahi bada.

 

Adin nagusikoentzat zerbitzu eta laguntza baliabideak

Zeinek eska dezake?

Hondarribian erroldatutako pertsonak.

Non eskatzen dira?

Hondarribiko udaltxean, Biztalearentzako Arreta Zerbitzuan(BAZ).

  • Kalez kale
  • Kasino Zaharra
  • Aste bukaerarako
  • Egoitza
  • Aldi batrako egonaldia
  • Familietan hartzeko programa

 

BESTE GIZARTE LAGUNTZAK.

 

Ikusitako laguntza hauek, agian, ez dira guztiak ezagutzen ditugunak. Gehienok, RGI (renta de garantia de ingresos, AGI (Ayuda de Garantía de ngresos), AES (Ayuda Emergencia Social), integraziorako diru laguntzak eta dependentzia laguntzak ditugu ezagunenak. Laguntza hauek, gizarte zerbitzuak garatzeko balio dute. Gizarte laguntzak dira eta gizarte beharrei erantzuteko balio dute.

Hala,  hauek sailkatzen ditugu:

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta -(RGI). Renta de Garantia de Ingresos:

Zer da?

Oinarrizko behar pertsonal eta familiarrei aurre egiteko prestazio ekonomikoa da, baliabide nahikoak ez dituztenentzat, lan munduan irtenbide bat bilatzen laguntzeko.

Non eskatzen da?

Laguntza hau, LANBIDEn eskatzen da

 

Zeintzuk dira baldintzak?

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Salbuespenak salbuespen, urtebete lehenagotik bizikidetza-unitatea (BU)* osatzea.
  • Benetako bizilekua Euskal Herrian eduki eta bertan erroldatuta egon izana, azken 3 urtetan etenik gabe. Baldintza hori betetzen ez bada, eskaera aurkeztutako datatik gutxienez urtebeteko errolda onartuko da, 5 urteko lan-jarduera ordaindua froga badaiteke. Pentsio publikoa jasotzen duten pertsonak edo genero-indarkeria jasan dutenak izango dira salbuespena, eta urtebeteko errolda izatearen baldintza soilik bete beharko dute. Aurreko baldintzetako bakar bat ere betetzen ez bada, beharrezkoa izango da azken hamar urteetan bost urtez gutxienez erroldan egotea.
  • Bizirauteko oinarrizko gastuei aurre egiteko behar adinako baliabideak ez izatea.
  • 23 urtetik gorakoak izatea. Arauak salbuespenak ere biltzen ditu.
  • Gizarte-arloko, osasun-arloko edo arlo sozio-sanitarioko egoitzako zerbitzugintzako erabiltzailea ez izatea modu iraunkorrean.
  • Espetxeratuta ez egotea.
  • Lan-kontratu batez justifikatutako diru-sarrerarik izanda ere, lanaldi murrizturik edo antzeko egoerarik ez izatea, salbuespeneko kasuetan izan ezik.
  • Egokitu dakiokeen eskubide edo prestazio ekonomiko oro, aldez aurretik, balioztatu.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta titularrarekin gizarteratzeko hitzarmen aktiboa ezartzeari loturik emango da. Hitzarmen horren edukiak titularra eta horren bizikidetza-unitateko gainerako kideak gizarteratzea edota laneratzea erraztera bideratuko dira, eta titularraren eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren arteko adostasunez "Udalaren Gizarte Zerbitzuen lankidetzarekin" definituko dira. Lanbide da diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradunei laneratzea lortzen lagunduko dieten zerbitzuak eta baliabideak emateko organismo arduraduna.

 

*Zer da lkarbizitzeko-unitate bat?

 

Diru-sarrerak bermatzeko errentan erabiltzen den kontzeptu bat da; familia-unitatea nork osatzen duen zehazteko erabiltzen da, hori erabiliko baita zenbateko diru-laguntza dagokion kalkulatzeko.

Bizikidetza-unitatean (BU) sartuko dira, hortaz, etxebizitza berean bizi diren pertsona guztiak, baldin eta ahaidetasun-harreman hauetakoren bat badute:

  • Ezkonduta egotea edo hantzeko harreman iraunkor bat izatea: izatezko bikoteak, ezkongaiak eta abar.
  • 4. mailara arteko odolkidetasuna izatea titularrarekin: gurasoak, aitona-amonak, birraitona-amonak, osaba-aitonak edo izeba-amonak, izeba-osabak, lehengusuak, seme-alabak, bilobak, birbilobak, anai-arrebak, ilobak.
  • 2. mailara arteko ezkontza-kidetasuna; hor sartzen dira: eskatzailearen bikotekidearen gurasoak, aitona-amonak, seme-alabak, bilobak eta  anai-arrebak.
  • Adopzioa, familiako harrera iraunkorra edo adopzio aurrekoa, edo tutoretza. 

 

Gizarte Larrialdeko Laguntza. AES. Ayuda Emergencia Social.

Zer da?

Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako diru laguntza dira.

Non eskatzen da?

Udaleko gizarte zerbitzuetan

Zein dira bete beharreko baldintzak?

  • Laguntzetan barneratutako premiaren bati aurre egiteko adinako diru-sarrerarik ez izatea (familiaren diru-baliabideak Eusko Jaurlaritzak urtero ezartzen dituen gutxienekoen azpikoak izatea).
  • 18 urte beteta izatea.
  • EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea laguntza eskatu baino 6 hilabete lehenago gutxienez.

 

Garrantzitsua da jakitea:

- Honako gastu hauek izan daitezke: etxebizitzaren errenta-ordainketak, etxeko eta komunitateko gastuak eta norberaren oinarrizko gastu batzuk (betaurrekoak eta entzungailuak eta dentistarenak.

- Aurrekontu-baliabideen arabera, lehentasunak ezartzen dira premia batzuen eta besteen artean.

- Errenta eta etxeko ohiko gastuei dagozkien laguntzak eskaera egiten denetik urtea bukatu artean dagoen hilabete-kopuruaren arabera ematen dira.

- Diru laguntza jaso eta dagokion ordainketa egin ondoren, egindako gastuaren zurigarria aurkeztu behar da hartarako jarritako epean.

 

Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza. Ayuda de Garantia de Ingresos (AGI)

Zer da?

Diputazioak duen laguntza bat da. Laguntza ekonomiko honen helburua da oinarrizko beharrizanak betetzea honelako elkarbizitza unitateei: Gipuzkoan bizi eta, oinarrizko beharrizanekin zerikusia daukaten gastuak ordaintzeko behar adinako diru sarrerarik ez dutenak.

Non eskatzen da?

Diputazioko laguntza izan arren, Udaleko gizarte zerbitzuetatik bideratzen da eskaria.

Zeintzuk dira baldintzak?

  •     23 urte izatea. Salbuespenak: baliaezintasun pentsioa jasotzea, umezurtza izatea, bere kargura adingabeak edukitzea edo familia barruko indarkeriaren biktima izatea.
  •      Egungo elkarbizitza unitatea izatea eskaera egin baino gutxienez urtebete lehenago eratutakoa, (salbuespenak badaude).
  •      Eskatzaileak egiaztatu behar du gutxienez urte bat daramala erroldatuta eta bizitzen Gipuzkoako udalerriren batean, baina 3 urte baino gutxiago EAEko udalerriren batean –urtebete baino gutxiago pentsiodunen kasuan edo familia barruko indarkeriaren biktimen kasuan-.
  •      Elkarbizitza unitatearen diru sarrera konputagarriek ez gainditzea elkarbizitza unitateko kide kopuruaren arabera bermatzen zaion gehieneko kopurua.
  •      Ondare higigarriak (kontuetako dirua, akzioak,…) ez gainditzea elkarbizitza unitateko kide kopuruaren arabera laguntza honek bermatzen dion urteko kopurua halako lau.
  •     Errolda helbidean ez egotea erroldatuta jada laguntza hau edota Lanbidek ematen duen Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten bi pertsona.
  •      Ez egotea administrazio publikoarekin hitzarmena duen pisu edo egoitza zentro batean, salbu eta zentroa “aldi baterako harrerako zentro” gisa jasota badago Foru Aldundiaren zerrendan.
  •      Laguntza hau eskatu aurretik, eskatzaileak edo haren elkarbizitza unitateko kideek beren osoan baliatu izana eskubidez legozkiekeen eskubide ekonomikoak.

 

Telofonoak:

LANBIDE   solicitud cita previa: 945  160 600

BAZ/SAC Hondarribia  943 11 12 13

Sare sozialetan / En redes sociales: