abotsanitz logo
abotsanitz logo

Alardea: konponbiderantz

          Abotsanitzek aitortzen du irailaren 8a dela festetako egunik garrantzitsuena, aintzakotzat hartuz alardea dela egun horretako ekitaldi nagusia. Uste dugu irailaren 8a herri osoaren ondarea dela, bazterketa gabe. 

          Alardean parte hartzeko moduei dagokienean, bi jarrera daude. Ados egon gintezke edo ez jarrera hauekin, baina inolaz ere ezin ditugu onartu iritzi ezberdina dutenekiko errespetu gabeko jarrera baztertzailea bultzatzen duten jokabide alderdikoi eta sektarioak.

 

          Abotsanitzek ezinbestekotzat jotzen du elkarrizketa bideratuko duen desberdinen arteko harremanak sortzea, eta norabide horretan doan edozein pauso sustatu eta babestuko du. Ez da erraza izango, baina norbanakoak bere hausnarketa berregiten duen neurrian, eta proposatzen dugun lasaitasun giroa eta denbora aldeko ditugula, hondarribiarrok aurrera egin beharra daukagu gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, alaitasuna eta bake giroa ezaugarritzat izango dituzten festak izatea lortu arte.

 

          Alardearen inguruan sortutako eztabaida eta tirabirak, hondarribiarron artean konpondu behar ditugu, eta Abotsanitzek horretarako egingo du lan.

 

Sare sozialetan / En redes sociales: