abotsanitz logo
abotsanitz logo

Etxebizitza

          Udalaren etxebizitza politika kontraesankorra izan da azken urteetan. Babes Ofizialetako Etxeen promozioak irtenbide ona izan dira familia askorentzat; baina, aldi berean, baliabide ekonomiko txikienak dituztenak kanpoan gelditu behar izan dute, Udalak ezarritako baldintzak bete ezinda.

 

  • Etxebizitzaren eskariaren beharra nolakoa den jakiteko diagnosia egingo dugu lehenik eta behin, eta dauden baliabideak zeintzuk diren zehaztuko dugu. Udalak dituen propietateen inbentarioa egingo dugu, haien kudeaketa hobetzeko.

 

  • Hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko programa sakonduko dugu, alokairu soziala bultzatzen duten ekimenak babestuz (Alokabide...).

 

  • Babestutako etxebizitzen promozioetan alokairu soziala bultzatuko dugu.

 

  • Publikoak ez diren ekimenak (kooperatibak...) ere bultzatuko ditugu, etxebizitza izateko arazoak dituzten familia edo norbanakoei irtenbidea emateko.

 

  • Hutsik dauden etxeak alokatzen dituztenei hobariak eskainiko zaizkio Higiezinen gaineko Zergan.

 

  • Lur publikoak mantenduko ditugu, Udalak, behar izanez gero, herritarrentzat etxeak egiteko lekua eduki dezan.

 

Sare sozialetan / En redes sociales: