abotsanitz logo
abotsanitz logo

Euskara

          Gaur egun nonahi entzun ditzakegu haur, gazte eta helduak gazteleraz jo eta su. Baina Udala bera izan da azken urteetan euskara kontuan hartu ez duen lehena eta erakunde hau da herriak euskara bazter uztearen erantzule nagusia. Herriari euskara itzuli behar diogu eta horretarako ekimen zehatzak jarriko ditu martxan Abotsanitzek.

 

          Hondarribiko Udalak badu Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, erabilera sustatzeko asmoa duena, baina sarritan betetzen ez duena. Diru laguntzak ematen direnenean, esate baterako, ez da euskararen presentzia bermatzeko neurririk hartzen. Ekitaldiak iragartzeko karteletan, bozgorailuetatik egiten diren ekitaldien narrazioetan, udalaren esku dauden seinalizazioan... askotan ez da euskararen presentziarik izaten, ez behintzat beharko litzatekeena adinakoa. Ezinbestekoa da neurri batzuk lehenbailehen hartzea.

 

  • Udalak haur eta gaztetxoentzat programatutako ekintzen antolakuntza euskaraz izatea, baita herriko jaietan ere.

 

  • Helduentzako udal programazioan euskarak orain baino presentzia handiagoa izatea.

 

  • Udalak laguntzen dituen jardueretan euskara izatea hizkuntza nagusia, bai iragartzeko orduan, aurkezpenetan eta ekitaldiak irauten duen bitartean.

 

  • Udalak Euskara Biziberritzeko Plana betetzea bere eguneroko jardunean eta hutsuneren bat dagoen kasuetan neurriak berehala hartzea.

 

  • Herria euskalduntzeko etengabeko kanpaina irudimentsuak martxan jartzea.

 

  • Udalak azpikontratatzen dituen zerbitzuetako langileek euskaraz egingo dute.

 

  • Ostalaritzako eta merkataritzako kartel eta bestelakoak euskaratzeko kanpainak egingo ditu eta diruz lagunduko ditu.

 

 

Sare sozialetan / En redes sociales: