abotsanitz logo
abotsanitz logo

Gizarte Zerbitzuak

           Herritarrengandik gertuen dagoen erakundea da Udala, eta berak bermatu behar ditu herritarren beharrak, egoera ahulean daudenenak bereziki, bai zailtasun ekonomikoak direla eta, edo beste edozein egoera zailengatik.

 

           Abotsanitzek lan egingo du hondarribiarrek eskura eduki ditzaten beharrezko dituzten Udaleko gizarte zerbitzuak, baita beste erakunde publikoek edo gobernuz kanpoko erakundeek eskaintzen dituztenak ere.

  • Informazioa hobetzea ezinbestekoa da herritarrek jakiteko nora jo behar duten zerbitzua jasotzeko. Herritar guztiengana iristeko, gainera, gizarte zerbitzuetara bideratutako aurrekontua lehenetsi behar du Udalak.

 

  • Laguntza publikoek asetzen ez dituzten beharrak aztertuko ditugu, eta zerbitzu horiek eskaintzen dituzten taldeekin (Caritas, GKE...) etengabeko elkarrizketa bultzatuko dugu, dituzten beharrak ezagutu eta haien lana optimizatzeko.

 

  • Urgentzia duten egoerei berehalako erantzuna emateko protokoloa prestatuko dugu, krisi ekonomikoak, genero indarkeriak edo beste edozein egoerak bultzatutako beharrei erantzuteko. 

 

  • Genero indarkeriaren kontrako borroka lehenetsiko dugu. Berdintasun teknikari bat behar da eta baita kanpaina informatiboak ere, jarrera matxistak saihesteko (gazteei zuzendutakoak bereziki).

 

  • Gizarte eta jai eremuetan herritar guztiek parte hartu dezaten ekimen guztiak bultzatuko ditugu.   

Sare sozialetan / En redes sociales: