abotsanitz logo
abotsanitz logo

Hirigintza eta zerbitzuak

          Porlanaren arrazoirik gabeko eta gehiegizko inbasioak eta eremu publikoen pribatizazioek goitik behera aldatu dute Hondarribia, eta ondorioz, herritarren bizitza baldintzatu da. Hirigintza lasaiago baten alde arituko da Abotsanitz, ingurua zainduz eta lurraren izaera publikoan oinarritutako irtenbideak proposatuz.

  • Hiria arrazoirik gabe zabaltzearen kontra egingo dugu, lurraren erabilera hobea eginez.

 

  • Nekazaritza lurrak babestuko ditugu, aurreikusitako eraikuntza mugatuz.

 

  • Hiri Antolamenduko Plan Orokor berrian jasotako hainbat ekintza ez direla beharrezkoak frogatuko dugu, Basakon egin nahi diren luxuzko 300 etxebizitzak esate baterako. Ingurumena errespetatuz hirigintza eraginkorrean oinarritutako alternatibak bilatuko ditugu.

 

          Zerbitzuei dagokienez, uraren eta hondakinen kudeaketa Txingudiko Zerbitzuak erakundearen menpe daudenetik Hondarribian ez dago bezeroen arretarako bulegorik. Horregatik, eta sozietate publiko honen gardentasun faltagatik, ezinbestekoa da azterketa bat egitea Hondarribiak erakunde horretan izan behar duen lekuaz, eta berdin mankomunitateko beste erakunde publikoetan izan beharrekoaz ere (Bidasoako Garapen Agentzia S.A. (Adebisa), Bidasoa Bizirik, Ficoba...)

 

  • Erakunde publiko hauen jardunaren gardentasuna bermatzeko lan egingo dugu, eta baita bezeroen arretarako eta informazio zerbitzuak eskaini ditzaten ere, Hondarribian.

 

  • Mankomunitateko erakundeetako Kontseiluetan ordezkaritza duten Udaleko alderdi guztiak egotea eskatuko dugu, erabakietan parte hartzeko aukera izan dezaten (orain ez baitago horretarako aukerarik).

 

Sare sozialetan / En redes sociales: