abotsanitz logo
abotsanitz logo

Kirola

          Hondarribia ezaguna da bere kirolari eta kluben arrakastengatik, bai jarraitzaile asko duten kirol nagusiengatik, baina baita hain ezagunak ez direnetan ere herritarrek lortu dituzten emaitzengatik. Udalaren kudeaketa, hala ere, hiru eremutara mugatzen da: hainbat froga babestera, azpiegiturak eskaintzera eta diru laguntzak ematera. Eta ez beti beharko lukeen oreka mantenduz. Gainera, ez dago elkarrizketarik klubekin, ezta haien artean ere, eta ez dira ezagutzen eta aintzat hartzen talde gehienen beharrizanak. 

 

  • Taldeen arteko ezagutza eta harremanak bultzatu nahi ditugu, eta harreman zuzena izan haiekin, beren beharrak ezagutzeko.

 

  • Subentzioen oreka aztertu eta Kirolgi bekak jasotzen dituzte beheko mailetako kirolariei laguntzeko aukera aztertuko dugu.

 

  • Kirolean euskararen presentzia handitzeko egingo dugu lan.

 

  • Ikasturte bakoitzaren hasieran informazio kanpainak abiatzeko klub eta elkarteen zerrenda egingo dugu. Eskola Kirolean egiten den kirol kopurua handitzen saiatuko gara, euskaraz eskaintzeko aukera baldin badago.

 

  • Hausnarketa bultzatuko dugu, eskola garaiko kirol jardueretan izaten den gehiegizko lehiakortasuna aztertzeko. Haur eta nerabeen gurasoekin ere landuko da gai hau. Horrez gain, kirol lehiaketen ondoren taldeen arteko ezagutza eta giro ona sustatzeko kirolariek elkarrekin egoteko aukera bultzatuko dugu, hamaiketako eta antzerakoen bidez.

 

  • Kirol taldeekin adostu beren kirola ezagutarazteko jardunaldiak eta diziplina guztiek lekua izango duten Kirolaren Aste bat sortu, izen handiko kirolariek lagunduta.

 

  • Emakumeen kirol taldeei garrantzia emango die Udalak.

Sare sozialetan / En redes sociales: