abotsanitz logo
abotsanitz logo

Konpromisoa

       Hitz horrek definituko du Abotsanitzen datozen lau urteetako lana. Konpromisoa, Euskal Herriak batzarretarako eta auzolanerako izan dituen printzipioekiko, eta konpromisoa Hondarribiko talde eta elkarteekiko. Konpromisoa, azken batean, Hondarribian bizi diren herritarrekiko, haiengatik eta haientzako egingo baitugu lana Udaletik.

 

       Nor ordezkatzen dugun buruan dugula egingo dugu lan, akordioetara iristeko ahalegin guztiak eginez, eta ezin denetan ere argi eta garbi defendatuz Hondarribian bizi eta lan egiten dutenak, udal kudeaketa justua eta gardena garantizatuz.

 

       Udaleko ateak zabalik izango dira herritarrek ahotsa izan dezaten, udal batzarretan eta batzordeetan parte hartzeko aukera izan dezaten, udal zerbitzuak herritarrei gerturatuz eta auzolana bultzatuz, lan egiteko tresna erreal eta solidarioa dela sinisten dugulako.

 

       Udal aurrekontuari arreta berezia eskainiko diogu, lana behar bezala egiteko ezinbesteko tresna baita. Auzoz auzo eztabaidatuko dugu, herriaren benetako beharrak jasotzeko aurrekontu horretan.

 

Sare sozialetan / En redes sociales: