abotsanitz logo
abotsanitz logo

Kultura eta Ondarea

          Zuloaga Etxeko konponketa eta egokitzapenak bukatzen direnean, 12 milioi eurokoa izango da Hondarribian kultura eremuak eraiki eta berritzeko bideratutako diru kopurua. Hala ere, eremu berritu hauek ez dute kudeaketarako plangintzarik, eta beraz ez dira bete herrian kulturari lotuta lanean ari direnen beharrak. Herritarrek, esate baterako, ez dute lekurik gune hauetan, ezta kulturaz disfrutatu, ikasi edo irakatsi nahi dutenek ere.

  • Ideiak trukatzeko guneak sortuko ditugu, kultur eragileen eta udalaren arteko elkarrizketa bultzatzeko eta gune publikoen erabilera eta kudeaketarako plan bat sortzeko.

 

  • Udalak antolatu edo diruz lagundutako ekintza guztietan Euskararen Normalizaziorako Udal Plana betetzeko exijituko dugu.

 

          Bestalde, orain urte gutxira arte erabat ahantzita egon da herriko ondare historiko-artistikoa, eta hauen gestiorako oinarririk ez da ezarri oraindik. Erakunde publikoen betebeharra da Ondare Kultural eta Arkeologikoaren Legea betearaztea.

Horretarako ezinbestekoa da ongi egiten ari direnen adibidea jarraitzea, baina ez kanpokoena bakarrik, baita gure ondareari merezi duen balorea emateko egunero lanean ari diren herriko pertsona eta taldeena ere.

  • Hondarribiko ondarearen kudeaketa hobetu behar da, beharrezkoa den finantzaketa emanez. Elkarrizketa bultzatuko dugu alor honetan lanean ari diren pertsona, talde eta erakundeen artean.

 

  • Hondarribian ezagunak ez diren garaiak ezagutzeko proiektuak abiaraziko ditugu, ikerketak bultzatuz, lan arkeologikoak, tesinak...

Sare sozialetan / En redes sociales: