abotsanitz logo
abotsanitz logo

Lana eta ekonomia

          Krisi ekonomikoak are gehiago nabarmendu du Hondarribian sektoreen arteko desoreka. Horrek eragina izan du lanpostuen sorreran. Abotsanitzek langabeen etengabeko heziketa bultzatuko du Udaletik, eta azterketak egingo ditugu sektoreka, hauek dituzten beharrak ezagutu eta erantzuteko.

 

  • Kooperatiba berrien aldeko apustua egingo dugu, eskola-tailer gisa aritzeko ere balio lezaketenak, eta Udalaren laguntza teknikoa eta ekonomikoa izango dutenak.

 

  •  Hondarribiko sektore produktiboen artean ikuspuntu ekonomikotik dagoen oreka falta nabarmena da. Lanpostu duinak sortzeko orduan dauden ezberdintasunak ere begi bistakoak dira. Herrian bertan sortu behar ditugu lanpostu duinak. Sektore ekonomikoak koordinatu behar dira hartu beharreko neurriak finkatzeko.

 

  • Goi mailako zerbitzuak bultzako ditugu (enpresa aholkularitza, nazioarteko komertzioa...), gaur egun daudenei laguntzeaz gain. Gaur egun hosteleritzara bideratuta dago ia osorik Hondarribiko zerbitzu sektorea eta hori mantentzeaz gain, beste zerbitzuak batzuk emateko aukerak bultzatuko ditugu. Honenbestez, ekoiz daitezkeen produktuei balio gehigarria ematen lagunduko dien aholkularitza (ingenieritza ikuspuntutik lagunduko lukeena), enpresen nazioartekotzean aholkularitza zerbitzua eskeiniko lukeena, gizarte ereduak azter ditzakeen foroa (soziologia ikuspuntutik) etab. bultzatuko ditu Abotsanitzek.

 

  • Zubietako parke teknologikoa bultzatuko dugu, eta ahalik eta lanpostu gehien sortzeko lana egingo du Abotsanitzek.

 

Sare sozialetan / En redes sociales: