abotsanitz logo
abotsanitz logo

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza

          Hondarribia ezin da ulertu bere inguru naturalik gabe, ezta arrantza, nekazaritza eta abeltzaintzarik gabe ere. Hala ere Udalak beste ekintza batzuk bultzatu nahi izan ditu azken urteotan.

 

           Hondarribiak bestelako politika bat behar du orain arte egindako kalte ekologikoa txikitzeko, eta hori lortzeko ezinbestekoa da herriko ekoizpen ekologikoa bultzatzea eta neurriak hartzea nekazaritza eremuak eta itsasoa babesteko.

 

  • Ikerketa zehatza egingo dugu Hondarribiko nekazaritza eta abeltzaintzaren egoera ezagutzeko, bai ekoizpenari dagokionez (zer ekoizten dute abeltzain eta nekazariek) eta baita lurrari dagokionez ere (zeintzuk diren eta noren esku dauden lurrak eta zer egin daitekeen haietan lan egiteko). Arrantzari dagokionez berriz ekoizteko beste modu batzuk aztertuko ditugu, bibero ekologikoak, besteak beste.

 

  • Nekazaritza biologikoa bultzatzeko heziketa teknikoa eskainiko dugu eta udaleko lurrak biologikoki ustiatzeko aukera eman. Tokiko eta garaiko produktuak lehenetsi daitezen kontzientziazio lana egingo dugu, eta hornitzaileen eta jatetxe eta denden arteko harremana bultzatzeko lan egingo dugu.

 

  • Herriko azoka indartuko dugu, ekoizleekin hitz eginez eta haien beharrak ezagutuz. Azoka egiteko egunik eta lekurik aproposenak baserritarrekin zehaztuko ditugu eta inguruko ekoizleei ere irekiko diegu, eskaintza aberastu dezaten, lehiarik egin gabe.

 

  • Herriko beste talde batzuk inplikatuko ditugu, musika taldeak, antzerki taldeak… azoka erakargarriagoa egiteko.

 

  • Udalaren eta Kofradiaren arteko koordinazioarekin jarraitu nahi dugu. Kontserbak egiteko Kooperatiba bat sortzeko lana egingo dugu.

 

  • Industria sarea sortuko dugu, itsasoko eta baratzeko produktuak lantzeko.

 

  • Udaletik herriko produktuak promozionatuko ditugu, direla baratzekoak edo itsasokoak, produktu horien inguruko ekimen bereziak eginez egun zehatzetan.

 

  • Sektore hau indartzea bezain garrantzitsua da herritarrak alor hauetarako hurbiltzea, kontsumo taldeak indartzea...

 

Sare sozialetan / En redes sociales: