abotsanitz logo
abotsanitz logo

Turismoa

          Udalak turismo arloko tokiko enpresa guztien oreka mantendu behar du, denen alde eginez, berdin herriko gune batean zein beste batean egon, eta edozein dela egiten duten eskaintza. Horregatik:

 

  • Arlo turistikoan lan egiten duten enpresa guztien arteko harremana bilatuko dugu, bisitariari egiten zaion eskaintza aberatsagoa izateko. Horrez gain ateak irekiko zaizkie eskaintza berriei.

 

  • Hondarribiak gastronomiari lotutako herria baino gehiago izan behar du, eta turistarentzat oharkabean pasatzen diren herriko beste aukerak eskainiko ditugu, ondarea, historia eta abentura.

 

  • Neguko turismoa ere bultzatu behar da, urte osoan jendearen etorrera orekatu dadin.

 

  • Jaizkibelen erakargarritasuna lehen mailara ekarriko dugu.

 

  • Elkarlana sustatuko dugu inguruko herriekin.

 

  • Arloko informazio gida bat kaleratuko dugu, lotarako eskaintza osoa, bisitatzeko intereseko gune guztiak eta aisialdirako aukera guztiak jasoko dituena. Hondarribiko eremu guztiak aintzat hartuko dituen gida bat, hain ezagunak ez diren leku bikainak nabarmenduko dituena.

                                  

 

Sare sozialetan / En redes sociales: